Fecha de la última modificación: 08/06/2007
Tokiko Agenda 21ak Euskadin sustatzeko estrategia 00/06

2002an, Eusko Jaurlaritzak 2002-2020 Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia onartu zuen. Bertan, Europako ingurumen politikarekin bat eginez, epe motzeko, ertaineko eta luzeko hainbat jomuga, helburu eta konpromiso ezartzen dira. Euskal Ingurumen Estrategiako epe motzeko helburuak eta konpromisoak dagoeneko amaitu den 2002-2006 Ingurumen Esparru Programan jaso ziren. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila 2007-2010 epealdirako Ingurumen Esparru Programa lantzen ari da uneotan.

Esparru global horrek herri mailan koordinatutako ahalegina eskatu duela baliatuta, Tokiko Agenda 2lek gure udalerrietan ezarpen maila handia lortu du. Horren erakusle, herritarren %98 Tokiko Agenda 21 programak abian jarri dituzten udaletan bizi dira gaur egun.

Gainera, Euskadin dauden 251 udalerrietatik 180 Udalsareako kide dira; hots, Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sareko kide.

2001 urtean hiru udalerrik bakarrik zituzten Tokiko Agenda 21 programak. 2006an, berriz, 200 baino gehiago dira. Nabaria da hori ez dela halabeharrez edo zorte onaren ondorioz lortu. Emaitza bikain hori lortzeko arrazoi nagusia elkarlana izan da: batez ere udalerriena beraiena eta udalez gaindiko administrazioena. Sarean egindako lanaren alde egiteak Tokiko Agenda 21 programak indartu ditu, eta udalerriek garatutako ekintzak handitzen dituen efektu katalizatzailea lortu du. Horrek elkarren artean hurbil dauden udalerrien arteko elkarlana erraztu du, baita ohitura onak trukatzea ere.

2006. urtean 200 euskal udalerri baino gehiago ari dira Tokiko Agenda 21 programak diseinatzeko eta ezartzeko lanean. Prozesua garatuagoa duten udalerriek Udalsarea 21 osatzen dute. Hain zuzen ere, hurrengoa da Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarearen zeregina: «Tokiko Agenda 2leko Ekintza Planak eraginkortasunez ezarraraztea, eta udalkudeaketaren arlo guztietan Áalborgeko konpromisoekin bat datozen iraunkortasun - irizpideak txertatzea, EAEko udalerriek garapen iraunkorreko politiketan duten rola eta euskal gizartearen inplikazioa sustatzeko».

Gida hau Ingurumen eta lurralde Antolamendu Sailak bultzatutako estrategiaren zerbitzura dagoen beste tresna bat izatea nahi da, denon ahaleginekin osatutako Sarea indartzen jarraitzeko.



Pdf formatoko dokumentua:
Tokiko Agenda 21ak Euskadin sustatzeko estrategia 00/06 (1,78 Mb)