Fecha de la última modificación: 17/04/2008
40 jardunbide eskolako Agenda 21 programan

Eskolako Agenda 2003-04 ikasturtean hasi zen 41 ikastetxerekin, eta hurrengo urteetan kopurua handituz joan da etengabe; 2007-2008 ikasturtean 419 ikastetxe –ia 15.000 irakasle eta 161.000 ikasle baino gehiago– daude programaren garapenean murgilduta. Asko da urte hauetan egin dena, eta, gure ustez, aurkezten dugun eskuliburu honek ondo erakusten du egindako ibilbidea.

Bertan, hiru lurraldeetako 40 esperientzia biltzen dira, eta, espero dugu, oso erreferentzia ona izatea Eskolako Agenda 21 programan lanean ari diren eta etorkizunean ariko diren ikastetxe guztientzat.



Pdf formatoko dokumentua:
40 jardunbide eskolako Agenda 21 programan (3 Mb)