Hegazti harrapariei buruzko ikastaroa


Buteo Irailaren 17, 18 eta 19an, Euskal Herriko hegazti harraparien buruzko ikastaroa antolatu da Plaiaundiko Parke Ekologikoan (Irun). Ikastaro honen helburua hegazti harraparien  behaketa eta ezaguera erraztea da, horretarako animalia hauen biologia, ohiturak, gaur egungo egoera eta batez ere identifikazioa azalduko dira. Ikastaroa, interesa duen jende guztiari zuzenduta dago, nahiz eta aldez aurreko ezaguera ez izan. 10 orduko iraupena izango du, bi arratsaldetan eta irteera batean banatuta.

Noiz? 2009ko irailaren 17,18 eta 19an

Non? Plaiaundiko Parke Ekologikoan (Irun)

Iraupena: 10 ordu

Ordutegia:

Irailaren 17 eta 18an 16:00etatik 19:30etara

Irailaren 19an (larunbata) irteera

Informazio gehiago Txingudi Ekoetxean (Plaiaundiko Parke Ekologikoa)
Tel. 943 619 389

Azken eguneratzea: 2009/09/02