Etxebizitza Politiken graduondokoa 2020

Etxebizitzako Behatokiak hizlari hartuko du parte Etxebizitza Politiken graduondokoan

 

Kataluniako Col-legi d´Arquitectes eskolaren Etxebizitza Politiken graduondokoaren bidez, etxebizitza politiketan teknikari aditua izateko ezagutza teoriko eta praktikoak jaso ahal izango dira. Graduondokoaren bost moduluetan zehar, politikak lantzeko fase guztiak aztertuko dira, plangintzatik ebaluaziora, baita parte hartzen duten beste eragile batzuk eta finantzaketa-metodoak ere. Profesional, teknikari eta Administrazio Publikoko eta/edo Hirugarren Sektoreko arduradunei ez ezik, arkitektura eta hirigintzaren eremuko unibertsitateko ikasleei ere badago zuzenduta. Horietaz gain, etxebizitzarekin lotutako bestelako diziplinetako pertsonei ere badago zuzenduta, hala nola geografia, soziologia, ekonomia, zuzenbide edo zientzia politikoaren arlokoei.

Etxebizitzako Behatokia “Etxebizitzaren politika publikoen plangintza” izeneko 1. moduluan eta “Etxebizitzaren arloko berrikuntza, ikerketa eta ezagutza” izeneko 5. moduluan da ponentea.

Graduondokoa 2020/02/11tik 2020/06/30ra arte izango da, Bartzelonako Escola Sert COAC eskolan. Datak eguneratuta covid-19 izan dela eta

Programa (leiho berri batean irekitzen da)

Txostena. Ebaluazioa (PDF, 3 MB) (leiho berri batean irekitzen da)  2020/02/12

Txostena. Berrikuntza (PDF, 13 MB) (leiho berri batean irekitzen da) 2020/06/18

 

Hasiera data - Amaiera data:
-
Carrer dels Arcs, 1 5ª Planta, 08002 Barcelona
BarcelonaBarcelona (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Escola Sert COAC