Jardunaldia: "Komunikabideen eginkizuna Europaren eraikuntzan" (Guggenheim museoa, Bilbo. 2007ko maiatzak 31)


Ondorioak

 

Jardunaldiaren emaitzak biltzeko honako dokumentu hau prestatu da: 'Euskadik D Planari egiten dion bigarren ekarpena: Komunikazioari buruzko estrategia europar berrirako gakoak' (2007ko ekaina) (pdf. 91 KB). Dokumentu horretan zenbait ideia jaso dira nolabait definitzeko zer-nola jokatu behar lukeen prentsak Europar Batasunaren proiektuaren berri gizarteari emateko lana ahalik eta ondoen egiteko.

Dokumentua Europar Batasuneko erakundeei helaraziko zaie: Euskadik 'D Planari (Demokrazia, Elkarrizketa eta Eztabaida)' egingo dion bigarren ekarpena izango da; finean, Europaren etorkizunari buruzko hausnarketari euskaldunok egingo diogun ekarpena. Agiria Euskadiko lehenengo ekarpenari gehitzen zaio: 'Euskadik D Planari (Demokrazia, Elkarrizketa eta Eztabaida) egin dion ekarpena: Europa eraikitzeko prozesuaren garai berri baterako 10 gako' (2006ko apirila) (pdf. 119 KB)

 

(Iturria:    Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak)

Azken eguneratzea: 2007/07/05