Ikastaroa Gazteen Euskal Behatokian: 'Europako Elkartasun Kidegoan boluntarioen proiektuak kudeatzeko praktika onak'

Deialdia egiten duena:
Gazteen Euskal Behatokia
Baldintzak:

Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk).
  • Gizarte eta familia hezitzaileak.
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak.
Edukia:

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Europako Elkartasun Kidegoan boluntarioen proiektuak kudeatzeko praktika onak' ikastaroa. Kurtsoa Jorge Sáezek, Donostiako Eurodesk eta Europe Direct zentroko teknikariak emango du. 

Ikastaroaren amaieran, partehartzaileek EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOA boluntarioen proiektuak kudeatzeko alderdi praktikoak ezagutuko dituzte. Kudeaketarako jardunbide egokiak eskuratzen..  

Helburuak:

  • Europako Elkartasun Kidegoa ekimena berrikustea; Europako hainbat herrialdetako komunitatean boluntarioen proiektuen bidez gazteen mugikortasuna garatzeko ekintzak.
  • Europako Elkartasun Kidegoaren esparru praktikora hurbiltzea sustatzea.
  • Boluntarioen proiektuak gauzatzeko esperientziak, metodoak eta gogoeta praktikoak trukatzea, ekintza berriak garatzeko.
  • Europako borondatezko proiektuen kudeaketan praktika onak eskuratzea, Europako Elkartasun Kidegorena esparruaren baitan.
  • Entitateen akreditazioa eta proiektuak sortzea bultzatzea Europako Elkartasun Kidegoaren gazteentzako mugikortasun ekintzen esparru berrian.

Noiz eta non:

  • Lekua: Bilbao. GEBren egoitza. Huertas de la Villa, 11 behea
  • Noiz: 2020ko urtarrilaren 22an, 23an eta 24an
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea: 2020ko urtarrilaren 7tik 20ra
Epea:

2020/01/24

Kontaktua:

Gazteen Euskal Behatokia - Telefonoa: 94 4031645

Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: