Jardunaldi teknikoa: “Eraginkortasun energetikoa eta eraikuntza-elementuen karakterizazio termikoa. Paslink zelulak”.

 

 

Jardunaldia 2010eko azaroaren 22an egingo da Eusko Jaurlaritzaren Eraikingintzaren Kalitate-kontrolerako Laborategian  (Agirrelanda 10, 01013 Vitoria-Gasteiz)

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak abiarazitako politikaren barruan dago eraikuntza-soluzio berrien garapena eta arlo horretan berrikuntza sustatzea, eraginkortasun energetikoa eta etxebizitza eta eraikinen bizi-egokitasuna hobetzeko eta bizitegietarako eraikingintzan neurri pasiboak erabiltzeko.

Jardunaldi horretan PASLINK entsegu-zelulak aurkeztuko dira eta EKT betetzeko ematen dituzten aukerak ere. Entsegu-zelula horiek Eraikingintzaren Kalitate-kontrolerako Laborategiaren Arlo Termikoak landu ditu, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak sinatutako hitzarmenari esker, eta 2010eko urria geroztik Red Europea INIVE eta Dynastee sareko kide dira. Red Europea Dynastee delakoak laguntza teknikoa eskaintzen du Eraikinen Eraginkortasun Energetikoari buruzko Europako Zuzentarauak ezarritako helburuak lortu ahal izateko.

Lotura honetan jardunaldiaren programa jasotzen duen triptikoa lor dezakezu (pdf, 1,4MB).

Joango zarela egiaztatzeko bidali mezua termica@ej-gv.es posta elektronikora edota deitu 945 268 933 telefonora.

Azken eguneratzea: 2010/11/15