Euskal Herriko landare-espezie mehatxatuak ugaltzeko saiakeren proiektua.

Lan honetan Euskal Autonomia Erkidegoko Espezie Mehatxatuen Katalogoan agertzen diren zenbait landare-espezieren hazkunde-etapak kontrolatu dira.

Aipaturiko katalogoan Bakan edo Interes Bereziko kategorietako espezie batzuen haziak biltzeko, ernetze-saioak eta mintegian ekoizteko programa egin da. Katalogoan ez dauden beste batzuekin ere, berdin egin da —Herriko alde atlantikoan banaketa eremu txikiak dutenekin zein Habitat Zuzentarauak babesturiko habitatetakoak direnekin—.

Galtzeko Zoriko modura izendatu den espezie batetik (Genista legionensis) hurbil dagoen beste espezie baten (Genista occidentalis) ugalketarako material genetikoa errekuperatu da, horrela ugalketa-metodoa entseatuko da eta material genetikoa tratatzeko eta kontserbatzeko protokoloa optimizatu ahal izango da, katalogaturiko espezieari aplikatuko zaiona babestu beharreko populazioari kalterik eragin gabe.



Pdf formatuko dokumentuak:
Euskal Herriko landare-espezie mehatxatuak ugaltzeko saiakeren proiektua.. (4,01 Mb)