Ibaien egoera biologikoaren jarraipena egiteko sarea. 2011ko emaitzen txostena

Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien egoera biologikoaren jarraipena egiteko sarearen txosten honek, 2011. urtekoa, memoria txostena (24 atal, gaztelaniaz) eta sintesia ditu.

Lehen atalak erabilitako metodologiak biltzen ditu. Gero 23 atal aurkezten dira, hidrologia-unitate bakoitzari dagokien atalak eta ondorengo puntuak jorratzen dituztenak:

  • Hidrologia-unitatea osatzen duten ur-masen egoera ekologikoa edo potentzial ekologikoen emaitzen laburpena
  • Ur-masa bakoitzeko egoera ekologikoa edo potentzial ekologikoa kalkulatzeko beharrezko adierazleen emaitzen analisia.
  • Ur-masa bakoitzeko egoera ekologikoa edo potentzial ekologikoaren bilakaera

Sintesi dokumentuak jasotzen ditu 2011ko txostenaren laburpena eta 2007-2011ko aldiko bilakaera.

Gainera, azterketan zehar lortutako datu gordinak Sareko Datu-basean daude bilduta.

Ibaien egoera biologikoaren jarraipena egiteko sarea. 2011ko emaitzen txostena.  (Pdf. 32.44 Mb, Gaztelaniaz)

Laburpen txostena. 2011ko Kanpaina. (Pdf. 3 Mb)

Azken eguneratzea: 2017/09/15