Trantsizio-uren eta itsasertzeko uren egoera ekologikoaren jarraipena egiteko sarea. 2012ko emaitzen txostena

Euskal Autonomia Erkidegoko trantsizioko eta itsasertzeko uren ekologia-egoeraren segimendua egiteko sarearen" txosten hau, 2012. urtekoa, 20 kapitulutan egituratu da eta gehitu zaio bi sintesi dokumentu (euskaraz eta gaztelaniaz).

Lehen kapituluan Kantauri Ekialdeko Mugapeko Plan Hidrologikoan (Araudi bateratua eta II. Eranskina: 2. Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren Plan Hidrologiko. Euskal Autonomia Erkidegoaren Barneko Arroen Eremuan) aurkeztu ziren ebaluazio sistemei jarraiki, ezagutzera eman nahi izan dira egondako berrikuntza zientifiko eta teknikoak. Hain zuzen ere, berrikuntza horiek ahalbidetu dute uren egoera ebaluatzeko beharrezkoak diren hainbat neurri, erreferentziazko baldintza eta atalasa gehitu, moldatu eta finkatu ahal izatea EAEko trantsizioko eta itsasertzeko uren ebaluazio egokia egin ahal izateko.Aldez aurretiko informazio gehigarria izateko, 2002tik 2011ra egindako txostenak kontsultatu ahal dira (Borja et al., 2003-2012).

Ondoren, hainbat neurritako 18 tomo datoz, 18 ur-masetako bakoitzari dagozkionak (estuarioko 14 eta itsasertzeko 4): 2012ko kanpainaren emaitzak aurkeztu eta azaltzen dira, denboran zehar izandako garapena eta 2012ko ekologia- eta kimika-egoeraren kalifikazioa agertzen da horietan.

Aurten tomo berri bat gehitu da EAEko kostaldeko bainu guneetan dauden ingurumenaren kontrolerako puntuen laguntzaz egindako analisien informazioarekin.

Amaitzeko, laburpen txosten aurkezten dira (bat gazteleraz, bestea euskaraz) 2012ko kanpainan egindako ekintzak laburtzeko, eta laburki ezagutzera emateko EAEko trantsizioko eta itsasertzeko uren egoera ekologiko eta kimikoa zein izan den

2012ko emaitzen txostena. (PDF, 109 MB)

Laburpen txostena. 2012ko Kanpaina. (PDF, 2 MB)

Azken eguneratzea: 2014/03/26