Erlearen polinizazio-estalduraren azterketa Gipuzkoako Lurralde Historikoan

Lan honen xedea eta helburuak modu sailkatuan adierazten dira. Lehenik eta behin ezinbesteko jotzen delarik Gipuzkoako erlezaintzaren argazki orokor eta objetibotasunezko bat lortzea etorkizuneko lanabes gisa, hartu beharko diren kudeaketa politiketan erlezaintzak tokirik izatea ikusten bada. Garrantzi maila berdinean, azpi-helburu gisa ondorengoak jasotzen dira lehentasunezko:

  • Gipuzkoako polinizazio-estalduraren karakterizazioa, ezaugarri fisiko eta biologikotan oinarrituta.
  • Gipuzkoako polinizazio-estalduraren egungo egoeraren diagnosia.
  • Bertako erle beltzaren kontserbaziorako, hobekuntzarako eta ikerketarako erreferentzia guneak sortu Aralarko, Aizkorri-Aratzeko eta Pagoetako Parke Naturaletan.
  • Bilduriko datuen arabera, polinizazio-estaldura berrezartzeko egitasmoak proposatzea: erlategien edo erlategi bakoitzeko erlauntz-kopuruaren birbanatzea, polinizazio-maila baxuko eskualdeak osatzeko erlauntza berrien kokatzea, eta abar.
  • Aurrerantzean erlauntzen polinizazio-estalduraren kudeaketa erraztuko duten lanabesak sortzea, datu-base eta GIS bitartez.



Pdf formatuko dokumentuak:
Erlearen polinizazio-estalduraren azterketa Gipuzkoako Lurralde Historikoan.