Garraioaren egoera Euskadin, 2004

Euskadiko garraioaren egoerari buruzko 2004ko txostenean Euskadiko Garraio Behatokiak garraio-sistemek eta horiekin lotutako azpiegiturek 2004an zehar izan duten bilakaera jasotzen du.

"EUSKADIKO GARRAIOAREN EGOERA"ri buruzko agiri hau Garraio Iraunkorraren Gidaplana: Euskadiko 2002-2012 eperako garraio-politika"n jasotako konpromisoetako baten ondorio da.  Gidaplanaren asmoa baita, besteak beste, garraio-sistemen eta horiekin lotutako azpiegituren inguruko datu eta informazio garrantzitsuenak garraio-administrazioen, sektoreko enpresen eta, oro har, hiritar guztien esku jartzea urtero.

2004koa, Euskadiko Garraio Behatokiak garraioaren egoerari buruz egindako bigarren txostena da. Datozen urteetan eutsi egingo diogu lan horri,  baina, gainera, garraio-sistemen iraunkortasuna aztertzeko orduan jorratu beharreko beste aldagai eta adierazle batzuen bilakaera sakonago aztertuko duten txostenak gehituko dizkiogu.

Behatokiak oso beharrezkoa du garraio-informazioaren sistema  bat eta informazio estrategikoaren sistema bat  sortzeko behar diren  tresnak eskuratzea, lanerako oinarrizko duen informazioa (garraioaren estatistikak eta horien adierazleak,  nahiz joerak eta garraioko ohitura egokiak) etengabe eguneratuta izateko, eta informazio hori oinarri gisa hartuta,  analisi, azterlan eta txostenak egiteko. Hartara, inolako zalantzarik gabe, garraioaren egoerari buruzko urteko txostenak joriagoak izango ditugu.

Garraioaren egoera Euskadin, 2004 (gaztelaniaz bakarrik)


Introducción (pdf, 160 kb)

1.-  Marco General (pdf, 391 kb)


2.-  El Transporte en Euskadi 2004 (pdf, 1,19 MB)


3.-  Efectos inducidos por la actividad del transporte y tendencias más relevantes (pdf, 327 kb)


4.-  Objetivos y estrategias de la política de transportes del Gobierno Vasco y actuaciones dirigidas a su consecución en 2004 (pdf, 214 kb)


5.-  Bibliografía y fuentes utilizadas (pdf, 75 kb)

Azken eguneratzea: 2005/10/19