Oxygastra curtisii (Dale, 1834) (Insecta: Odonata: Corduliidae) Urdaibai Biosfera Erreserban. Batasunaren intereseko burruntziaren populazio eta kontserbaziorako nerurriei buruzko azterlana

Oxygastra curtisii (Dale, 1834) (Insecta: Odonata: Corduliidae) burruntziari buruzko ikerketak eman dituen emaitzak eta ondorioak aurkezten dira, bai Urdaibai Biosfera Erreserbari (Bizkaia), bai eta EAEri dagokionez ere. Oka ibaian eta haren ibaiadarretan espeziearen populazio ugaltzaile bat bizi dela egiaztatu da, dentsitate handiagoko bi gune daudelarik (Ajangiz eta Muxika). Tamaina eta garrantzi nabarmeneko populazioa da, baina baita bere habitaten babes zorrotza eskatzen duena ere; ninfa- nahiz heldu-estadioetan. Honela aholkatzen da bizi deneko sektore eta inguruetarako.

Gaur egun, hauxe da EAEn ezagutzen den populazio ugaltzaile bakarra. Araba lurraldeko aurretiko aipuak ezin izan dira egiaztatu, baina badaude duela gutxiko zenbait aipu Gipuzkoako bi lekutan. Urdaibain, espeziearen protagonismoa partekatuta dago babesa behar duen odonatodibertsitate nabarmen batekin.



Pdf formatoko dokumentuak:
2008 (5,14 Mb)
2009 (8,94 Mb)