Oria Garaia Garrantzi Komunitarioko Lekuaren Amundarain eta Agauntza erreken azterketa

Oria Garaia Garrantzi Komunitarioko Lekuak (GKL) korrridore ekologiko bezala interes handiko gunea da. Bestalde Muturluze pirinearra eta Bisoi europearra, “Desagertzeko Arriskuan” diren bi espezie hauen bizilekua da. Lan honek Agauntza eta Amundarain errekak aztertu ditu. Horretarako RQI indizea erabili da ibarbasoaren egoera neurtzeko. Emaitzak, bi kasuetan, ESKASA izan da. Ibarbasoaren kontserbazio egoera eskasa da jasaten duen giza ekintzen eragin handiarengatik. Agauntza errekan Karramarro seinaleduna (animalia exotiko inbaditzailea) bizi da eta neurriak hartu beharko dira hedapena sahiesteko. Landare Inbaditzaileak ere aurkitu ditugu: Robinia pseudoacacia, (eskualdean oso hedaturik dago) Cortaderia selloana (ale gutxi aurkitu ditugu), Buddleja davidii (GKL ez daude ale asko baina herriguneetan bai) eta Platanus hispanica (landatutako ale ugari ertzeetan) Mehatxaturiko landare espezie bakarra aurkitu da, Ruscus aculeatus, popùlazio zabala Amundarain errekako bi tramuetan. Ibarbasoaren egoera hobetzeko erreabilitazio eta berreskurapen lanak egin beharko lirateke eta gizarte hezi eskualdean dauden balio naturali buruz eta hauek dituzten garrantziaz eta eraginaz gure eskualdean.



Pdf formatuko dokumentuak:
Oria Garaia Garrantzi Komunitarioko Lekuaren Amundarain eta Agauntza erreken azterketa. (5,52 Mb)