Munduko Ur-baliabideen Garapenaren gaineko Nazio Batuen 2. txostena

Uraren Euskal Agentziak eta UNESCO Etxeak Ur-baliabideak Ebaluatzeko Munduko Programari laguntzen diote (ingelesezko siglak: WWAP). Ur-baliabideak Ebaluatzeko Munduko Programa 2000. urtean sortu zen. NBE-Uraren programa bereizgarria da: NBEko 24 erakunde espezializatuk babesten dute programa. UNESCO-ren barneko WWAPk ur gezari loturiko gaiak gainbegiratzen ditu, gomendioak egiteko, kasuak aztertzeko, ebaluatzeko gaitasuna nazio mailan indartzeko, eta erabakiak hartzeko prozesuaren gaineko informazio emateko. Produktu nagusia, Munduko Ur-baliabideen Garapenaren inguruko Txostena (WWDR), aipamen handi eta aldizkakoa da, eta ikuspegi fidagarria ematen du planetako ur gezaren egoeraren gainean.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak esku hartu du Munduko Ur-baliabideen Garapenerako Nazio Batuen 2. Txostenaren laburpen betearazlea euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzen, mundu mailan zabaltzeko.

Gainera, aztertu den kasu bat sartuz hartu du parte 2. txostenean.

Munduko Ur-baliabideen Garapenaren gaineko Nazio Batuen 2. txostenera sartzeko:
Munduko Ur-baliabideen Garapenaren gaineko Nazio Batuen 2. laburpen betearazlera sartzeko:. Laburpen betearazlearen ale bat euskaraz edo gazteleraz eskuratu nahi baduzu, bidali mezu bat helbide honetara:iurrutia@uragentzia.net
EAEn aztertutako kasura sartzeko: