Zigor eta Espetxe Betearazpen Politikaren Ildo Nagusiak. EAErako eredu baten bila.


Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren zigor- eta espetxe-betearazpen politikaren hasierako zirriborroa jasotzen duen dokumentua da honako idazki hau; Sailak aginduta (2003ko irailaren 19ko Agindua, 183. EHAA), "Hainbat esparru juridikotan zigorrak betearzteko moduak aztertu eta ebaluatzea, Euskal Autonomia Erkidegoan nola aplikatzen diren bereziki aipatuta" izeneko ikerlana egin zuen EHUk (Kriminologiako Euskal Institutuak eta Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolak), eta ikerlan hori izan da documentu honen abiapuntu.

Jarraian, Estatuko zigor- eta espetxe-arloko legeria betearazteko eskumena bere egiteko Justizia Sailak bultzaturiko ereduaren ildo nagusiak azalduko ditugu, baita eredu hori ezartzeko baliabideen zenbait aurreikuspen zehatzago ere, betiere kontuan izanik prozesu konplexu baten ondorio izango dela behin betiko ezarriko den zigor-betearazpenaren sistema; euskal autogobernuaren erakunde guztiek, tokiko erakundeek, eta EAEko beste hainbat eragile instituzionalek eta gizarte-eragilek parte hartuko dutenez prozesu horretan, aurkeztuko dugun disenua ez da eredu itxia eta amaitua izango, ibilbide luze baten beste abiapuntu bat baizik.

Liburu azala

"Zigor eta Espetxe Betearazpen Politikaren Ildo Nagusiak" liburua jeitsi

(pdf, 410 KB)

Azken eguneratzea: 2008/05/30