Intermodalitatearen Ekarpena Logistika Iraunkorrean

Jardunaldi hau 2009ko abenduaren 16an Donostian eta 17an Gasteizen egin da, Mugikortasun Eskaeraren Kudeaketa Hitzarmen Foroak (Eusko Ikaskuntzak) antolatua Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz.

Manuel Santos jaunak, Bilbao Plaza Marítima-ko (Itsas eta Portu Aholkularitza) presidenteak, portu-sistema bilakabidea eta itsas-autopisten gaitasuna azaldu du. Honekin batera hitzaldiaren edukia (1385 Kb, gazteleraz).

Alfredo Irisarri jaunak, logistika aholkulari eta IRITEC-en presidenteak, trenbide-errepide intermodalitatea eta garraio iraunkortasuna hobetzeko duen gaitasuna azaldu du, halaber gaitasun hori profitatzeko proposamenak aipatu ditu. Honekin batera bere hitzaldiaren edukia (1124 Kb, gazteleraz).

Agertutakoen arteko ideien trukaketa biziaren ondoren, ondorioztatu da ko-modalitatea dela bide onena garraio iraunkortasuna hobetzeko eta, aldi berean, garraio-sektorean lehiakortasun eta eragingarritasuna finkatzeko.

 

Azken eguneratzea: 2011/03/15