Gizarte-zerbitzuetako gastu publikoari buruzko txostena - 2003



 

Urtero, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak egiten duen Gizarte Zerbitzuetako Gastu Publikoari buruzko txostenaren helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Administrazio Publikoek Gizarte Zerbitzuen arloan egiten duten gastua aztertzea da. Horrela, azterlanari esker, bere zerbitzu sozialen sistemari eusteko euskal gizarteak erakunde publikoen bidez egiten duen ahalegina zehaztu daiteke.

 

Lanaren xedea hemendik aurrera “Gizarte Zerbitzuetako Gastu Publikoa” deituko dugunaren ikuspegi ordenatua eskaintzea da. Gastuaren alderdi hori jaso, ordenatu eta aztertzeko erabilitako aldagaia, aurreko urteetan bezala, administrazio publikoek sektoreari egindako ekarpen garbian oinarritu da. Ikuspegi horrek jarraikortasuna ematen die kopuru historikoei, eta horri esker alderaketak esanguratsuak dira.

 

Egindako gastuaren edukia gehixeago zehaztuz, aipatu behar da azterlanaren jomuga konprometitutako gastu korronte garbia aztertzea dela. Kontzeptu hori honela definitzen da: zerbitzuak mantentzeko gastu orokorraren eta jardueratik eratortzen diren diru-sarreren arteko aldea.

 

Txosten osoa ikusi (gaztelaniaz bakarrik):

Azken eguneratzea: 2010/06/28