EAEko goi-mailako emakumezko kirolarien egoeraren azterketa genero ikuspuntutik

Informearen azalaBadira hainbat urte, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritza kirol esparru guztietan emakumezkoen parte hartzea bultzatzeko lanetan ari dena1. Emakumezkoek kirolean lekua izateko konpromiso hau, Eusko Jaurlaritzak arlo honetan garatu duen araudi eta instituzioetako agirietan ere argi ageri da. Horrela izanik, 14/1998 Legeak, ekainaren 11koa, Euskadiko Kirolarenak, oinarri nagusietan, botere publikoak “kirol arloko maila guztietan emakumezkoen integrazioa” laguntzeko bitartekoak jarriko dituztela dio. 2003-2007 Kirolaren Euskal planak berriz, “Emakumea kirolean” ha rtzen du garrantzi handiko ekintza lerrotzat.

Hala eta guztiz ere, 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (pdf, 289 kB) onartzeak, eta bertan kirolaren inguruko berariazko atal bat jasotzeak3, inflexio puntu bat suposatu zuen EAEko kirol arloko berdintasun politiketan. Izan ere, ondorengo legedi guztietan, kirol arloan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzera bideratutako neurriak jasotzea ekarri baitu honek. Araudi honen adibide dira 16/2006 Dekretua, urtarrilaren 31koa, Euskadiko Kirol Federazioak arautzen dituena; 2008ko urtarrilaren 28ko Agindua, Euskadiko eta lurraldeetako kirol federazioetan hauteskundeak arautzeko eta gauzatzeko irizpideak ezartzen dituena; Eskola-kirolari buruzko 125/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa; edo 203/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, Goi-Mailako Kirolarena. Azken batean, berdintasuna bultzatzeko neurriak ezarri dira, zeharka Euskadiko kirol arloko hainbat mailatan eragiten dutenak, esaterako, federazioetako egituretan, euskal kirol federazioetako hauteskunde prozesuetan eta eskola-adinean daudenen kirol jardunean.

Euskadiko Kirol Federazioen 16/2006 Dekretuak, urtarrilaren 31koak (pdf, 327 kB), zehazki, modalitate guztietako kirol jardunetan eta federazioen kudeaketan ere4, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzera konprometitzen ditu kirol federazioak. Betebehar hori betetze aldera federazioen parte-hartzea bultzatu asmoz, proiektu bat burutu zuen Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak 2007-2008 biurtekoan. Batetik, kirolean berdintasunerako komunikazio Gida5 eta sexistak ez diren hizkera eta irudiak erabiltzeko prestakuntza-ikastaro bat landu zituen; eta bestetik, Euskadiko hainbat kirol federaziotan Berdintasunerako Planak burutu zituen. Hona hemen: 

  • Euskal Kirol Federazioen Batasunaren Berdintasunerako Plana
  • Euskadiko Saskibaloi Federazioaren Berdintasunerako Plana
  • Euskal Hipika Federazioaren Berdintasunerako Plana
  • Euskadiko Igeriketa Federazioaren Berdintasunerako Plana

EAEko kirol arloko lege-garapenaren esparruan, orain gutxi 203/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, Goi-mailako Kirolarena (pdf, 347 kB), argitaratu, da. Dekretu honetan goimailako emakume kirolarien jarduerarekin zerikusia duten hainbat neurri aipatzen dira, esaterako, beka urtebetez luzatzeko aurkera haurdunaldi bakoitzeko.

Hala eta guztiz ere, goi-mailako kirolari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen du EAEko goi-mailako emakume kirolarien egoeraren ezagutza sakontzea, emakume hauen bizipenak eta kirol-ibilbidean aurkitu ahal izan dituzten oztopoak antzematea. Hau dela eta, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak EAEko goi-mailako emakumezko kirolarien azterketa, genero ikuspuntutik (pdf, 704 kB), egiteko eskatu dio Avento-ri. Azterketa horren emaitza da honako txosten hau.