Tokiko Agenda 21 eta Mugikortasuna

- Lurralde eremuak eta garraioaren arazoa.

Behatokiak Euskadiko garraioaren egoerari buruz urtero bezala 2004rako egindako txostenean dagoeneko azpimarratu zen garraioak lurraldearekiko ekartzen duen arazoa eta tokian tokian duen eragina.
 
Euskal Autonomia Erkidegoko hiritarren ia % 70 Bilbon, Donostia-San Sebastiánen eta Vitoria-Gasteizen edo inguruetan bizi dira; beraz, hiritarren bizi-kalitateak  inguru horietan nozitzen du gehien garraio-sistemen iraunkortasun-arazoa.

Gure lurraldeak egunero-egunero jasaten dituen arazo asko eta asko urbanizazio-maila altuak eragiten ditu, eta hain zuzen ere mugikortasun-arazoak egoera horren islada dira.

Metropoli-area horiek gainera pixkanaka zabaltzen ari dira, eta zabaldu ere hirien diseinu nahiko sakabanatu bati jarraikiz ari dira zabaltzen, lurzoruaren erabileraren eta jarduera ekonomikoak batean edo bestean ezarriarazteko eskumenak dituzten agintariek azken urteotan garatu dituzten politiken ondorio gisa.

Bi arrazoi horiek eta gure herrialdean lortu ditugun errenta-mailak aldaketa nagusi bat eragin dute gizarteak mugikortasunaren arloan duen jokaeran: kontua da norberak autoa edukitzea eta erabiltzea, horrek gure eguneroko bizitzan dituen ondorioekin, jakina.

Ohiko auto-pilaketak eta istripuek eragindakoak; trafikoaren ondorio den poluzioa eta kutsadura; bide-sarearen ondoko zarata-mailak; istripuak eta, finean, garraioaren eta batez ere ibilgailu partikularren ondorio txarrek jasanezina egiten dute garraio-sistema bere horretan mantentzea, eta nahitaezkoa da egoera horri aurre egitea.

Hirietako mugikortasunaren arazoak Hiriko Ingurumenari buruzko Estrategia Tematikoa taxutzera eraman du Europar Batasuna. Estrategi horrek hirien diseinuari, eraikuntzari eta hirien kudeaketari ez ezik, garraioari ere erabateko lehentasuna ematen dio.

Estrategia horrek hiriaren garapen iraunkorraren arloan Agenda 21 garatzen ari den lana eta filosofia jasotzen ditu, eta Rioko Gailurrean erabakitakoa gauzatu ahal izateko benetako lan-egitasmo bat da. Agenda 21ek jarduketa bakoitzarentzako egutegiak, finantzaketarako aurreikuspenak eta arduradunak zeintzu diren adierazten du. Agenda 21ean jasotako filosofia mamitzeko tokian tokiko jendeak parte hartu behar du eta protagonista sentitu.

 Eusko Jaurlaritzak garraio iraunkorraren inguruen duen webgunea: 
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-6152/eu/contenidos/informacion/desa_sostenible/eu_935/introduccion.html

Gaur egun, eta are gehiago hemen, garraio-sistemen eta garraiobideen iraunkortasuna metropoli-areetako gure estrategien baitan dago.

Horrek ez du esan nahi ordea, epe ertain eta luzera, garraio-sistemek iraunkortasuna globalean duten eragina kontuan hartu behar ez denik, azken finean garraio-sistema sistema bakartzat hartu behar baita, batean eta bestean azpiegitura berberak erabiltzen dituena, eta ingurumenean neutralizatu beharrekoak diren eragin kaltegarriak sortzen dituena. Izan ere, gure posizio geografikoaren ondorioz, hau da Arku Atlantikoaren giltzaduran, Euskadi Pirinioak mendebaldetik zeharkatzeko ezinbesteko pasabidea dute Portugal, penintsularen mendebala, Magreb eta Europa arteko harremanek, eta, orobat Bizkaiko golkotik Mediterraneorakoek; posizio hori logistikarentzat balio erantsia da, eta aprobetxatu beharra daukagu, are gehiago Europar Batasuna zabaltzen ari delarik.

Aukera aprobetxatu bai, baina aldi berean garraioaren joan-etorri horiek ezbairik gabe eragiten dituzten ondorio txarrak ere minimizatu beharra dauzkagu. Ahalegin berezia egin beharra daukagu igarobideko eta nazioarteko joan-etorri horiek, goraxeago aipatu ditugun hiriko eta hiri inguruko fluxu horiei kalterik egin ez diezaien.

Gaitasun handiko gure bide-sarearen arazoetako bat horixe da: tokiko trafikoak, hirikoak eta hiri ingurukoak nahasi egiten dira eskualdeko edo ibilbide luzeko trafikoekin, ez daude berezita. Hortaz, trafiko horiek iraunkorrak izango badira, ezinbestekoa da orain artekoak ez bezalako politikak aplikatzea; zeren eta behin trafikoen hierarkiarekin koherenteak izango diren oinarrizko garraio-azpiegiturak eraikitakoan, politikak, eskaintza kudeatzeko tresnak eta, batez ere, eskaera kudeatzeko tresnak izango ditugu garraio-sistemaren iraunkortasunari eusteko baliabide bakarrak.

 

-Mugikortasun-planak Tokiko Agenda 21ean.

Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek, ingurumen, garraio eta herri lanen arloan eskumenak dituzten organoen bidez, Euskadiko udalekin elkarlanean, Tokiko Agenda 21etatik mugikortasunaren arloan bultzatzen ari diren zehaztapenak jasotzen dituen hainbat lan-ildo abiarazi dituzte azken urteotan. Ikus  http://www.ingurumena.net/

Mugikortasun iraunkorrerako udal plana udal batek hiriko eta hiri inguruko mugikortasunaren ondorio diren arazoei aurre egiteko balia dezakeen tresnarik indartsuena da.

Gainera, etorkizunean, mugikortasun plan horien ondorio diren jarduketak egin behar badira, eta beste erakunde batzuekin elkar hartuta burutzekoak badira, mugikortasun-plan horiei jarraikiz gauzatu beharko dira.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurraldearen Antolamendu Sailak Mugikortasun iraunkorrerako udal-planak egiteko gida praktikoa prestatu , plan horiek egiteko metodologia eta egitura azaltzeko.
"Tokiko Agenda 21: Mugikortasun iraunkorreko udal-planak egiteko gida praktikoa" (pdf, 4,50 Mb )

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak, EUDEL, Euskadiko Udalen Elkartearekin elkarlanean, Irisgarritasun iraunkorrerako ohitura egokiak. Mugikortasuna, Hirigintza eta Ingurumena izeneko lana atondu du. Lanean bi fase bereizi dira. Hona hemen lan hori, Eusko Jaurlaritzak garapen iraunkorrarekin duen konpromisoaren eta mugikortasunarekiko duen kezkaren adierazgarri.

"Buenas Prácticas de Accesibilidad Sostenible. Movilidad, Urbanismo y Medio Ambiente" Fase I. (pdf, 9,95 Mb )

Azkenik, Garraio Publikoaren Nazioarteko Batasunak - UITPek hiriko garraioaren inguruan ematen dituen aholkuak ere aipatu behar dira http://www.uitp.com. Aholku horiek bi agiritan datoz, eta argi ikus daiteke horietan Eusko Jaurlaritzak abiarazitako politikak bide ona hartu duela.

"Hacia el Transporte Urbano Sostenible" (pdf, 174 kb )

"Por una mejor Movilidad en áreas urbanas. Problemas, soluciones y buenas practicas" (pdf, 2,45 Mb)

Azken eguneratzea: 2005/12/22