Fecha de la última modificación: 16/03/2007
Ihitza 18. Kostaldea: arriskuan ote?

Itsasaldeko ekosistema oso konplexua da. Bertan, bat egiten dute itsasoko urak eta lurrak. Konplexutasun horren zioz, hain zuzen ere, ingurumen-inpaktuak oso nabarmenak dira. Horrez gain, gure herrian, giza jardueraren zati handi bat kostaldean ezarri da, eta, askotan, aldaketa larriak eta itzulezinak eragin ditu.

Baina euskal itsasbazterrean ingurumen-arazoak ez dira Europako kostaldeak nozitzen dituenen ezberdinak: hirigintzaren presioa, isurketak, uraren kalitatearen narriadura… eta, horrek, biodibertsitatean duen eragina. Gure kostan itsalabarrak nagusitzen dira eta, alde horietan, deforestazioak eta monolaborantzak, alegia, antropizazio biziak, eragiten dute aniztasun biologikoa urria izatea. Gure hondartzek, orokorrean, gero eta osasun hobea dute, baina, txikiak direnez, ahulagoak ere badira. Zorionez, hondartza horietako batzuk antzinako distira berreskuratzen ari dira eta, beste batzuetan, laster ez dira ikusiko hainbeste mugatzen eta itsusten dituzten eraikinak.



Pdf formatoko dokumentuak:
Ihitza 18. Kostaldea: arriskuan ote? (13,8 Mb)