53. Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktimekiko arreta

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Jardueraren helburuak hauek dira:

  • Biktima horiek aitortzeko neurriak eta jarduerak martxan jartzea.
  • Biktimen sufrimendua eta haren askotariko ondorioak konpontzeko neurriak hartzea. Horretarako, arauzko neurri zehatzak hartu behar dira, eta, horien artean, lehenik eta behin, biktimentzako laguntzak eta haiek hartzeko irizpideak arautzeko dekretua edo dekretuak.

Aurrekariak

Abenduaren 22an, Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeak legez besteko proposamen bat onartu zuen, aho batez: Eusko Jaurlaritzako Biktimen Arretarako Zuzendaritzari eta Giza Eskubideen Zuzendaritzari eskatzea “Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktimei buruzko txostena” jarraitzeko. Txosten horrek aztertu behar zuen zer-nolako sufrimendu bidegabea eragin duten Euskadin azken hamarkadetan indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketek, ordura arte ez baitzen kontuan hartu, eta, hartara, aurrera egin behar zuen motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktimak ere aintzat hartzeko bidean. Era berean, Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeak biktima horiei ordaina emateko lehenengo neurriak proposatzeko eskatu zion Eusko Jaurlaritzari.

2011ko otsailaren 25ean, berriz, Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak, Aralar, Talde Mistoa – Eusko Alkartasuna eta Talde Mistoa – Ezker Batua Berdeak parlamentu-taldeek legez besteko proposamen bat sinatu zuten, txostenaren gomendioak eta taldeen ekarpenak erabaki parlamentario batean bildu beharko liratekeela adierazteko; hain zuzen ere, etorkizunerako bide-orria izango zen erabaki hori.

Saila

Herri Administrazioa eta Justizia; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Justizia eta Administrazio Publikoa

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Giza eskubideen alorrean lan egiten duten gizarte-erakundeak, dekretuen zirriborroak prestatu ondoren, eta biktimekin lan egin izan duten taldeek.

 

Eraginak

Antolamenduan eragina

Eusko Legebiltzarra eta gizarte zibila, orokorrean (bereziki, biktimen elkarteak).

Aurrekontu eta finantzetan eragina

180.000.- €

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2011-2013 aldia.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2011/07/012011/09/30Bukatuta
Garapen-aldia2011/10/012013/12/30Bukatuta
Burututako ekintza2013/12/312013/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2014/06/30
Azken aldaketa: 2016/10/05