42. Euskadin Kronikotasunari aurre egiteko estrategia.
Helburuak
Egungo demografia- eta epidemiologia-joeren ondorioz, eredu epidemiologiko berri baterantz goaz Euskadin, gainerako gizarte aurreratuetan gertatzen ari den bezala. Gaixotasun kronikoen eragina nabarmena da dagoeneko osasun zerbitzuetan, eta datozen urteetan joera hori areagotu egingo da, gainera. Nahitaezkoa da, hortaz, errealitate horretara moldatzea.
Gaur egun, gaixo akutu eta kronikoek noizbehinkako harremana dute osasun-sistemarekin. Oro har, osasun-arazo bat dutenean edo gaixotzen direnean jotzen dute osasun-sistemara. Horrek esan nahi du arreta-eredua erreakziozkoa dela, batik bat. Gaixotasun akutuetan ez da gomendagarriena, ordea, gaixotasuna agertu arte itxarotea, eta gaixotasun kronikoetan, aldiz, estrategia okerra da, pertsonentzat zein osasun-zerbitzuentzat osasun- zein ekonomia-gastu handia dakarrena.
Gaixo kronikoentzako arreta-eredua pixkanaka egokitu behar da, izan ere, osasun-sistemarekiko elkarrekintzen % 80 gaixo-mota horiena da, eta osasun-gastuaren % 77 baino gehiago kontsumitzen dute. Gaixotasun akutuentzako arretan oinarritutako orain arteko eredua ez da desagertuko, baina gaixoarekin harreman-mota berri bat ezarriko duen eredu batekin osatu behar da.
Harreman edo elkarrekintza horrek proaktiboagoa izan behar du, bai eta osasuna gehiago zaintzea bultzatu, gaixotasunak azkarrago hauteman, gaixotasunaren garapenaren aurrean babesa eman eta akutuago bihurtzea eta zailtasunak azaltzea saihesteko etengabeko kontrola sustatu ere. Azken helburua gaixo horiek beren etxebizitzetan egotea da, behar ez diren ospitaleratzeak saihestu eta, aldi berean, beren bizi-kalitatea hobetzeko.
Aurrekariak
Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo sailburuaren agerraldia, Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordearen aurrean, IX. Legegintzaldian zehar bere Sailak garatuko zuen programa azaltzeko.
Saila
Esku hartzen duten Sailak
- Osasun eta Kontsumo Saila.
- Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila.
Gizarte-eragileek Partizipazioa
Gizarte-eragile hauek parte hartuko dute kronikotasunari aurre egiteko estrategia ontzeko lanean:
- Sektoreko Sarea (sendagileak eta erizainak).
- Gaixoen eta profesionalen elkarteak.
Eraginak
Gaixo kronikoentzako arreta-eredua pixkanaka egokituko da, kudeaketa-eredu berrietan oinarri hartuta. Horretarako, laguntza- eta jarraipen-programak bultzatu, ebaluatu eta zabalduko dira patologia anitzak edo mendetasunak dituzten adineko gaixoentzat, bai eta komunitateko erizaintza garatu, gizarte-zerbitzuekiko lankidetza bultzatu eta telekontrol- eta telemedikuntza-teknologia berriak erabili ere.
- Biztanleria estratifikatzeko proiektua biztanleriaren % 100 eginda.
- Estratifikazio-proiektuaren ezarpena: zehazteke.
- Gaixoen eta profesionalen elkarteentzako laguntzak.
- Historia kliniko bateratua (Osabide Globala): % 100 Txagorritxu Ospitalean.
- Botika eta tratamendu terapeutikoen jarraipena (errezeta elektronikoa): abian.
- Kronikgune, Kronikotasunaren arloko Bikaintasuneko Zentroa abiaraztea.
- Erizaintza Berria lantaldea: eginkizun berriak ezartzea.
- Gaixo Aditua lantaldea: 500 gaixo 2012an.
- Langileek proposatutako berrikuntza-proiektuak: 65 (2011ko maiatzaren 5ean).
- Osasun Zerbitzuen Zentro Multikanala (O-sarean), Osakidetzaren barruan.
Osakidetza, O+Berri, Osteba eta Osatek.
Aldundiak, udalak.
Jarduera burutzeko aurreikusi den epea
Lortutako faseak
Faseak | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Diseinu-aldia | 2010/09/29 | 2011/05/04 | Bukatuta |
Garapen-aldia | 2011/05/05 | 2013/12/30 | Bukatuta |
Amaitutako jarduera | 2013/12/31 | 2013/12/31 | Bukatuta |
Aldizkako ebaluazioak
"Nueva estrategia sanitaria de Euskadi: el reto de lo cronicidad".