35. Turismo Lehiaren Plana 2010/2013.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Plan honek finkatu behar ditu turismoaren sektorean protagonista diren eragileen jarduera-gidalerroak, sektorearen lehiakortasuna areagotzeko, hura sendotzeko eta benetako motor ekonomiko bihurtzeko.

Horretarako, aintzat hartu behar dira sektorearen zeharkakotasuna, batetik, eta eragile guztiek (publikoak zein pribatuak) turismo-guneen eta -industriaren etorkizunean eduki beharreko lankidetza, bestetik. Planak, koherentea izateaz gainera, Sailaren enpresa-lehiakortasunaren politikan kokatu behar du (Enpresa Lehiakortasun Plana 2010-2013).

Aurrekariak

Euskal Turismoaren Lehiakortasunerako Plana 2006/2009 amaitu delarik, beharrezkoa da plangintza estrategikoko elementu hori berreskuratu eta eguneratzea.

Iraungitako planak “Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen iraunkorreko eredu baten gidalerro estrategikoak" izeneko txostena (1999) hartu zuen oinarritzat; hortik eratorri zen "Erakunde-arteko Ekonomia Sustapen Plana 2000/2003” (EESP), Euskadi Lehiakortasun Foroa 2015ean txertatu zena. Plan berriak horren txanda hartuko du, baina gaur egun bukatutzat emandako garapena aztertu eta turismo-ingurune berria aztertu ondoren, aldi  eta ingurune berrirako jarraibide orokorrak finkatu beharko ditu. Hauek izan daitezke ingurune horren ezaugarri nagusiak:

 • Turismoaren sektoreko hainbat alderditan eragina duten erakunde eta plan berrien agerpena:

  • Basquetour, Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzaren eragiketetarako elkarte gisa, Turismoaren Lehiakortasun Planean finkatzen diren gidalerroak garatzeko.
  • Cictourgune, Itourgune turismoko I+G+b Planaren barruan.
  • Itourbask turismo-bulegoen sareko taldea garatzea.
  • Itourgune, turismoko I+G+b Plana.
  • EBE (Enpresa Berritzaileen Elkartea) eratzea, berrikuntza turistikoan jaiotzen ari den cluster gisa.

• Euskadin turismoaren sektoreak bizi duen hazkunde bizia, eta aisialdi-eskariak geroz eta garrantzia handiagoa hartzea negozioko turismoaren aldean. Izan ere, hazkunde horrek agerian utzi du sektorea ikuspuntu publiko nahiz pribatutik sendotzeko beharra dagoela, egungo erronkei aurre egiteko egokiak diren egitura eta baliabideak garatuz.

• Marketing Plan berrian identifikatutako beharra: produktu estrategikoen aldeko apustua egitekoa, garapen- eta merkaturatze-parametro berrien pean (produktua dinamizatzeko planak, produktu-klubak, teknologia berrien erabilera bizia...), betiere turismo-guneak ahaztu gabe.

• Dinamizazio-planak eta laguntza-programak, turismoa garatzeko tresna garrantzitsuak diren heinean. Kontuan hartzekoa da eskualde-mailako turismo-guneen dinamizazio-planak garatzea sustatzeari esker, entitate hauen eta udalerri batzuen protagonismoa areagotu dela turismoaren garapenean.

Gainera, gaur egun badira aldundiek eta beste erakunde batzuek  (Hiriburuak, CICtourGUNE...) sortutako turismo-plan estrategikoak ere.

• Badaudela dinamizazio-planak (turismo-guneenak edo produktukoak) edo plan estrategikoak proposatzen eta gauzatzen dituzten erakunde eta elkarteak (azpimarratzekoak dira Turismoko Estatu Idazkaritzak bultzatutako planak) eta horietatik eratorritako ekintzak finantzatzen dutenak edo finantzatzeari baiezkoa ematen diotenak.

• Eremu publikoaren eta pribatuaren arteko harremanaren bilakaera, administrazioaren eta administratuaren arteko harreman zorrotza gainditu baita, besteak beste kalitatearekin edo berrikuntzarekin lotutako programa batzuen dinamikaren laguntzaz. Horren ondotik lankidetza-harreman hori areagotu da, entitate publikoen eta elkarte edo erakunde pribatuen arteko helburu zehatzak ezarrita.

Hala eta guztiz ere, bide luzea dago oraindik enpresa pribatuen proposamenak euskal turismo-sektorean sartu arte. Hori gertatzen da, adibidez, euskal turismoan clusterak garatzeari buruzko ebaluazioarekin.

• Turismo-sektorearen zeharkakotasuna dago elkarteek, erakundeek eta enpresek banatzen duten erantzukizun honen jatorrian, bai antolamenduari dagokionez, bai ekonomiari dagokionez. Turismoaren sektoreak aurre egin beharreko proiektuen konplexutasunak behartzen du ekimen guztien artean koordinazio sendoa edukitzera, beren ardurapeko funtzio eta eginbeharretan erakundeek beren autonomiari eusten diotelarik, betiere.

• Ezagutza eta informazioaren kudeaketa lehiakortasunerako funtsezko elementuak direla aintzat hartzea. Hori dela eta, I+G+b Planaren ekarpenak garrantzi berezikoak dira. Arlo horretan nahiz prestakuntzarenean, unibertsitateak turismoaren sektoreari eskainitako arreta areagotu du eta eztabaida-kide garrantzitsua izan daiteke.

IKTen lehia, turismo-enpresen prozesu berritzaileetako aldagai kritiko gisa eta, bereziki, merkatuak sektoreko erakargarritasun eta eskaintzetara hurbiltzeko dituen moduei dagokienez. CICTourGUNEren eginkizuna ere aipatzekoa da, ezagutza-fluxuak sortzeko orduan.

• Azpiegiturak behar bestekoak ez izatea, batez ere gure garraio bidezko komunikazio-sarea, telekomunikazioak eta seinaleak.

Saila

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

  • Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Saila, enpresa-jarduerak ezarri eta ibilarazteko baldintzetan dituzten eraginengatik nahiz gure produktuek erakargarritasun turistikoak sortzeko unean duten garrantziagatik.
  • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.
  • Kultura Saila; izan ere, kulturaren balioetan oinarritzen da gure ondarea, bisitari ditugunentzat erakargarria izateaz gainera, jatorri ezberdinetako pertsonak bateratu eta elkar ezagutzeko tresna dena.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Plan berriak bermatu behar du Europa osorako definitutako gobernantza-printzipioak betetzen direla, hots, gaiari lotutako gizarte-eragileen partaidetza bermatuz, bai garapenean, bai jarraipenean. Enpresa-lehiakortasunak eragile-mota ugari biltzen ditu, hala nola enpresak, mota askotako enpresa-elkarteak eta hainbat administraziori atxikitako erakunde publikoak: tokiko, erkidegoko zein estatuko erakundeak, garapen-agentziak, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Basquetour, CICtourGUNE, etab.

Eraginak

Araudian eragina

Planean jasoko dira egitekoaren gidalerroak edo jarduera-ardatz nagusiak, datozen urteetan ardatz horiek garatuko dituzten programekin batera. Programa horiek hainbat aginduren bidez zehaztuko dira, aginduz arautuko baitira sektoreak programa horietara iristeko jarraitu beharreko prozedurak.

Antolamenduan eragina

Sailen arteko koordinazio-mekanismoak ezarri beharko dira.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Ez du eragin nabarmenik izango aurrekontuetan, Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzaren ohiko aurrekontuarekin gauzatuko baita.

Beste jardueretan eragina

Plana programa zehatzen bidez garatzeko unean hainbat sailek hartuko dute parte. Horretarako akordioak sailen arteko batzordeetan jorratuko dira; erabakiak, berriz, Gobernu Kontseiluak hartuko ditu.

Halaber, aintzat hartuko dira Estatuak “Plan del Turismo Español Horizonte 2020” agiriaren bitartez ezarritako gidalerroak, bai eta Europar Batasunak ezarritako jarraibide edo gidalerroak nahiz abian diren proiektu eta laguntzak ere. Horrekin lotuta, azpimarratzekoa da EAEko Administrazioak Kultura Sailaren bitartez parte hartzen duela Turismo Kulturalaren Nazioarteko Planaren zuzendaritza taldean, Kultura Ministerioaren gidaritzapean.

Erakunde harremanetan eragina
  • Estatuko Administrazio Orokorra (Turismoko Estatu Idazkaritza).
  • Tokiko administrazioa.
  • Foru aldundiak.
  • Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia.
  • Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia.
  • Toki-garapeneko agentziak.
  • Enpresa-elkarteak.
  • Merkataritza Ganberak.
  • Euskalit.
  • Unibertsitateak, etab.

Harremanak Plana lantzeko fasean ezarri dira eta garapenarenean nahiz urteko emaitzak ebaluatzerakoan jarraituko dute, horrela, Planaren parte-hartzearen aldeko izaera bermatzeko.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010-2013.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diagnosia eta esparru estrategikoa2010/03/302010/06/01Bukatuta
Plana prestatzeko fasea2010/06/012010/08/31Bukatuta
Plana onartzeko fasea2010/09/012010/09/01Bukatuta
Plana garatzeko fasea2010/09/022013/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/03/31

Ebaluazioaren laburpena

Se realizará un informe de evaluación anual en el primer trimestre del ejercicio siguiente.

Ebaluazio data: 2012/03/31
Ebaluazio data: 2013/03/31

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2014/04/01
Azken aldaketa: 2016/10/05