32. Gasteizen geltokia lurperatzeko Proiektuaren garapena.

Ekintza Bukatuta
Informazio gehigarria

Ekintza hau ez da bukatua izan.Datozen Legealdietan martxan jarri ahal izango da.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Jarduera honen helburuek errotiko aldaketa eragingo dute Gasteiz hiriaren egituran. Izan ere, trenbide-saihesbide bat egin (lurpean erabat) eta gaur egun hark hartzen dituen lursailak berreskuratu ahalko dira; horren ondorioz, hiriko hegoaldearekiko harreman guztiak iragazi eta, hala badagokio, eremu horren hiri-garapena bultzatuko da.

Aurrekariak

2009. urtearen erdi aldera, akordio bat lortu zen Gasteizko Trenbide Geltokiaren lurpeko konponbidearen inguruan, Sustapen Ministerioak Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berriaren inguruan (aurrerantzean EAETSB) agindutako informazio-azterlanaren harira Ministerio horrek berak egindako lanetan oinarrituta.

Akordio horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuen kontura finantzatuko da jardueraren zati garrantzitsu bat, bai eta jarduera hori erakundeen arteko akordio baten barruan gauzatu ere.

Saila

Ingurumena eta Lurralde Politika; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila, EAEko trenbideen alorrean eskumenak edukitzeagatik eta Sustapen Ministerioarekin finantzaziorako akordio batera iritsi izanagatik.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Ez da beharrezkoa izango, baina gerta daiteke kontratazio-prozesuetan eta obra publikoak egiteko prozesu guztietan araututako erakusketa- eta entzunaldi publikoko izapideez gainera gizarte-eragileen parte-hartzea ere planteatu beharra, aintzat hartuta aurreikusitako jarduerak hiri- eta lurralde- eraginak dituela.

Eraginak

Araudian eragina
  • Trenbideen Sektoreko Legea.
  • EAEko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Plana.
Antolamenduan eragina

I. fasea: Kudeaketa eta Koordinazio Organoak eratzea.

- Finantzaketa eta Eraikuntza Hitzarmena idaztea.

- Esku hartzen duten erakundeei erantzukizunak esleitzea.

- Proiektua garatzeko kudeaketa-sozietatea(k) definitu eta sortzea.

II. fasea: Plana kudeatzeko proiektuak eta dokumentuak prestatzea.

- Informazio Azterlana idaztea (Sustapen Ministerioa).

- Eraikuntza-proiektuak idaztea.

- Gasteizko Plan Orokorraren Aldarazpena idaztea.

- Lurraldearen Arloko Planaren aldarazpena idaztea.

III. fasea: Eraikuntza eta zerbitzua abiaraztea.

- Ardura duten erakundeek obrak lizitatu eta esleitzea.

- Horretarako sortutako batzordeek kontratuen jarraipena egitea.

- Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) eraikitako azpiegiturak zerbitzuan jartzea.

IV. fasea: Bertan behera utzitako trenbide-trazadura leheneratzea.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

20 milioi eurokoak dira Sustapen Ministerioarekin sinatutako akordioaren barruan Eusko Jaurlaritzak bere gain hartutako finantza-konpromisoak. Hau da, finantza-konpromiso batzuk daude, II. eta III. faseen barruan aurreikusitako proiektuak eta obrak 4 urtetik 5 urtera bitarteko aldian burutzekoa. Fase horiek 2012tik aurrera izan daitezke eragingarriak.

Horrez gainera, gerta daiteke Eusko Jaurlaritzak hasierako finantzazioa behar izatea I. fasean eta haren funtzionamenduan sortzea erabakitzen diren kudeaketa-sozietateen kapital sozialari ekarpena egiteko.

Erakunde harremanetan eragina

En esta actuación, intervienen las siguientes instituciones:

  • Gobierno Vasco.
  • Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.
  • Administración General del Estado. Ministerio de Fomento.
  • Diputación Foral de Álava.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010-2016.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/01/012010/12/31Bukatuta

Burutu gabeko faseak

FaseakAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
Garapen-aldia2011/01/012016/12/30Aribidean
Amaitutako jarduera2016/12/302016/12/31Hasi gabe
Azken aldaketa: 2016/10/05