28. Garraioaren lurralde-agintaritzak eratzea Gipuzkoan eta Araban.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Garraio-politikei eta haien moduei buruzko eskumenak ez daude organo edo administrazio bakar baten esku, baizik eta hainbat administrazioren artean banatuta (autonomikoa, aldundikoa eta tokikoa). Egoera honek deskoordinazio-arriskua sortzen du, eta koordinazio-baliabide erkideen bitartez zuzendu behar da.

Hauek dira Gipuzkoako eta Arabako garraioaren lurralde-agintaritzen helburuak:

a) Erkidegoko, aldundiko eta tokiko administrazioen artean behar den lankidetza eta koordinazioa antolatzea, garraioen eta azpiegituren politika integrala definitzeko.

b) Garraio-politikak lurralde-orekara egokitzea, eta, oro har, garapen iraunkorrera, garraioaren alorreko Batasuneko politikak ezarri eta betearazteaz gainera.

c) Zerbitzuen, sareen eta tarifen koordinazioa sustatu eta bultzatzea, eta eskaintza hobea jartzea erabiltzaileen eskura. Azken helburua garraioaren erabilera sustatu eta piztea izango baita.

d) Garraio-sare bakar eta integrala sustatzea.

e) Garraioa arrazoizkoagoa eta eraginkorragoa izatea bultzatzea, garapen iraunkorraren gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-alderdiak erabat integratuz.

f) Baliabide publikoak eta pribatuak optimizatzea garraio-modu ezberdinen elkarreragingarritasuna bultzatzeko, eta horiek Europako garraio-sisteman txertatzeko.

Aurrekariak

Euskadiko Garraio Agintaritzaren 5/2003 Legean aurreikusita dago garraioaren lurralde-agintaritzak eratzea.

2007an, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza SA izeneko sozietate anonimoa sortu zen, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren barruan garraioaren alorreko eskumenak dituzten erakundeen arteko koordinazio-sistema gisa.

2007an sortutako merkataritza-sozietateak hasieran proposatutako helburu eta xedeak bete ez dituela egiztatu ondoren, urrats bat egin eta baliabide eraginkorrago bat sortu nahi da, hots, maila handiagoko lankidetza-sistema bat, izaera publikoko partzuergo baten bitartez. Partzuergo horrek eskumenak gain hartu eta izaera publikoko ahalmenak eduki ahalko ditu.

Arabako Garraioaren Lurralde Agintaritzari dagokionez, ez dago aurrekaririk. Une honetan aldez aurretiko azterlanak egiten ari dira.

Saila

Ingurumena eta Lurralde Politika; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila, batez ere.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Partzuergoa sortzeari dagokionez, bidaiari-garraioaren sektoreari informazioa ematea aurreikusi da, Euskadiko Garraio Agintaritzaren Bidaiari Garraioaren Atalaren bitartez.

Eraginak

Araudian eragina

Beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematea Gipuzkoa eta Araba arteko Garraio Agintaritza kudeatuko duten Partzuergoen eraketan parte hartzeko.

Antolamenduan eragina

Hasiera batean, erakunde horien sorrerak ez du eraginik izango antolamenduan. Hala eta guztiz ere, izango duten garapenaren arabera, antolamendu-aldaketak beharko dira erakundeen baitan aztertu beharreko eskumenak behar bezala esleitzeko.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Gipuzkoako Agintaritza sortzeko 2010erako aurreikusi den aurrekontua: 90.000 euro.

Partzuergoa abiarazteko, gerta liteke finantzazio berria edo osagarria behar izatea, aurreikusitakoaz gainera (aurrekontuetan jasotakoa).

Plana organo sustatzaileen ohiko aurrekontuarekin gauzatuko da.

2010eko urriaren 20ko Gobernu Kontseiluaren akordioa.

Akordio horren bitartez onartu dute “Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza SA” sozietate anonimoa “Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza” partzuergoari osoki lagatzeko proiektua.

2011ko otsailaren 14an egin zen Gipuzkoako Garraioen Lurralde Agintaritzaren Batzar Nagusiaren eraketa-bilera.

Gobernu Kontseiluak eman du baimena Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostia, Irun eta Errenteriako udalekin Lankidetza Hitzarmen bat sinatu eta, horren bitartez, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza partzuergoa eratzeko.

Erakunde harremanetan eragina

Gipuzkoako Garraio Agintaritza: Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako, Irungo eta Errenteriako udalen parte-hartzea.

Arabako Garraio Agintaritza: Arabako Foru Aldundiaren eta Arabako udalen parte-hartzea.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010/2013
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/01/012011/02/14Bukatuta
Garapen-aldia2011/02/142013/12/30Bukatuta
Amaitutako jarduera2013/12/312013/12/31Bukatuta
Azken aldaketa: 2016/10/05