27. Babes ofizialeko etxebizitzen prezio-eredu berri bat abian jartzea. Berme eta Konpentsazio Funtsa.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Azken helburua bikoitza da:

  • Erosleen ahalegin ekonomikoa beren diru-sarrerekin lotuta egotea.
  • Sustapenak behar bestekoak eta orekatuak izatea.

Berme eta Konpentsazio Funts batean oinarritutako eredu berriari esker prezio bereiziak jarri ahalko lirateke Babes Ofizialeko Etxebizitzaren (BOE) salmentan, familien errenta-mailen arabera, sustapen bakoitzaren salmentagatik sustatzaileentzako diru-sarrera finko batzuk bermatzeaz gainera.

Sistema beheko alderdiotan oinarrituko litzateke:

  • Babes Ofizialeko Etxebizitzetako moduluen prezioak zehaztea.
  • Prezio horiek oinarri hartuta, sustatzaileek bermaturik edukiko dituzte diru-sarrera finko batzuk sustapen bakoitzaren salmentengatik.
  • Eskala bat finkatuko da BOE eskuratu ahal izateko familia batek eduki beharreko gutxieneko eta gehieneko errenta ekonomikoaren artean, eta koefiziente zuzentzaile batzuk esleituko zaizkio errentaren tarte bakoitzari, errenta baxuenetatik altuenetara.
  • Etxebizitzen eskriturak egiterakoan, salmentaren benetako prezioa jarriko da, hots, moduluaren prezioa eta eroslearen errentaren araberako koefiziente zuzentzailea aplikatzetik eratorritakoa.
  • Bigarren eta ondorengo eskualdaketetarako, erreferentziako prezioa izango da hori Administrazioak lehentasun-eskubidea baliatzerako orduan; hala ere, prezio hori Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera eguneratuko da.
  • Salmentak zenbatutakoan, diru-sarrerek bermatutako diru-sarrera finkoa gainditzen badute, soberakina Berme eta Konpentsazio Fondoan sartu beharko du sustatzaileak.
  • Aldiz, sustapena saltzetik etorritako diru-sarrerak txikiagoak badira bermatutako diru-sarrerak baino, Funtsak osatuko lituzke sustatzailearen diru-sarrerak, bermatutako diru-sarrera finkoraino iritsi arte.

Saila

Enplegua eta Gizarte Politikak; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

  • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.
  • Ekonomia eta Ogasun Saila, eragiketaren finantza- eta zorpetze-baldintzengatik.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Prezio-eredu berria  Euskadiko Etxebizitzaren aldeko Gizarte Itunaren lan-mahaietan eztabaidatu ondoren, 2010eko ekainaren 16an sinatu zuten 75 gizarte- eta ekonomia-eragile baino gehiagok, etxebizitzaren sektorearekin lotutakoak, zehazki, 2. erronkari dagokionez: “Etxebizitza babestuen kopurua handitzea, alokairuko etxebizitzen ehunekoa areagotuz".

Halaber, gogoetarako gaitzat hartu zuten Etxebizitza eta Hiri Berrikuntzako 2010-2013 Plan Gidariaren harira antolatutako lantalde teknikoek ere. Talde horiek Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko langileez (bai Lurralde Ordezkaritzetakoak eta bai etxebizitzaren sektorera lotutako sozietate publikoetakoak) eta Ekonomia eta Ogasun Saileko langileez osatuta zeuden.

Azkenik, Etxebizitzaren Plan Gidariaren jarraibideak ezartzeko orduan gizarteak ere parte har zezan antolatutako prozesu irekian ere eztabaidatu zen, Etxebideko webgunean txertatutako Herritarren Partaidetzarako Plataformaren bidez.   

Une honetan, Etxebizitzaren aldeko Gizarte Ituna eta Plan Gidaria adosteko prozesuetatik eratorritako feedbacka osatzeko asmoz, Funtsa eta horren araudia ere eztabaidagai dira herritarren (Irekiaren eta Etxebideko webgunean “Zurekin Etxebizitza egiten dugu” izenburupean jarritako partaidetza-plataformaren bidez) zein etxebizitzaren arloko eragileen artean, izan ere, orain jendaurreko informazioaren eta entzunaldiaren fasean dagoen Etxebizitzaren Legearen Aurreproiektuaren parte dira bata zein bestea.

Eraginak

Araudian eragina
  • Euskadiko Etxebizitzaren Lege Proiektua, 2011. urtearen amaieran Gobernu Kontseiluari bidaliko zaiona.
  • 2008ko apirilaren 16ko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa arautzekoa.
  • 2008ko maiatzaren 15eko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak finkatzeari buruzkoa.
  • 2009ko abenduaren 10eko Agindua, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen alorrean emandako zenbait agindu aldarazteari buruzkoa.
  • 39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa.

 

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Ebaluazio-prozesuan dago. Baliabide arautzaile batean islatu behar denez, izaera orokorreko xedapenak lantzeko prozesuaren esparruan, hain zuzen, dagokion memoria ekonomikoa egingo da egotz dakizkiokeen finantza- eta aurrekontu-eraginekin.

Halaber, Berme eta Konpentsazio Funtsaren mekanismoan beharrezkoa du lege-erreserba egitea, eta Etxebizitza Eskuratzeko Eskubidearen Legea da aukeratutako lege-esparrua.

Beste jardueretan eragina

Ekonomia eta Ogasun Saila

Erakunde harremanetan eragina

Izaera orokorreko xedapenak lantzeko prozeduraren arabera, entzunaldiak emango zaizkie eragindako ekonomia- eta gizarte-eragileei, baita haien parte-hartzea eskatu ere.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010 eta 2011 urteak
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/02/012010/12/31Bukatuta
Garapen-aldia2011/01/012011/10/01Bukatuta
Amaitutako jarduera2011/10/012011/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/05/01

Ebaluazioaren laburpena

2011ko aurrekontuetan jasota daude Berme eta Konpentsazio Funtsa formalizatzeko beharrezko baliabideak. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila lantzen ari da dagoeneko, Ekonomia eta Ogasun Sailarekin lankidetzan, Funtsari dagokion tresna arautzailea, jarduera garatzen jarraitu ahal izateko.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2012/06/30
Azken aldaketa: 2016/10/05