25. Etxebizitzaren Aldeko Gizarte Ituna.
Helburuak
Etxebizitza eskuratzea da euskal herritarren gizarte-kezka garrantzitsuenetariko bat, gure gizarteko talde ugariri eragiten diolako.
Etxebizitzak ondasun urria eta garestia dira, eta eskaintzaren eta eskaeraren arteko desoreka handi baten erdian kudeatzen dira, prezioak herritar askoren aukeretatik urruti baitaude.
Etxebizitzaren Aldeko Gizarte Ituna 80 eragile publiko, pribatu eta sozialen arteko adostasunaren emaitza da, etxebizitzarekin lotutakoak, beti ere. Itun horri esker marraztuko dira datozen 15 urteetan Euskadin garatu beharreko ildo estrategikoak eta jarduera-eremuak. Helburu nagusiak estamentu guztietako kideen parte-hartze aktiboak emandako emaitzetatik abiatuta diseinatu dira, batzuen zein besteen beharren arabera, baina ahaztu gabe azken helburua gizarte esparru egonkor bat sortzea dela. Esparru horrek etxebizitza-politika aplikatzea bultzatu eta erraztuko du, adostutako akordioetan oinarrituta, herritar guztiek etxebizitza duinaz eta egokiaz gozatzeko duten konstituzio-eskubidea bete dadin.
Itunaren azken emaitza gisa 4 erronka, 15 jarduera-ildo eta 87 ekintza zehaztu dira. Horiek guztiak 2010-2013 Etxebizitza eta Hiri Berrikuntzako Plan Zuzentzailean jaso eta dagokien garrantzia eman ondoren, Gobernu Kontseiluak onartu du 2010eko abenduaren 28an. Plan horretako funtsezko alderdi eta estrategiak sostengu-oinarri gisa baliatu eta guztiak jaso dira 2011ko otsailaren 21ean aurkeztutako Etxebizitzaren Legearen aurreproiektuan.
Hauek dira datozen 15 urteetan lortu beharreko erronkak:
1.- Lurzoru-eskuragarritasuna areagotzea bizitoki-merkatuan.
2.- Etxebizitza babestuen parkea handitzea, alokairuko etxebizitzen ehunekoa igoz.
3.- Eraikin gehiago zaharberritzea eta hiri-guneak berriztu eta leheneratzeko programa estrategikoak zehaztea.
4.- Erakunde-erantzukizuna hobetu eta arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza bultzatzea.
Saila
Esku hartzen duten Sailak
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.
Gizarte-eragileek Partizipazioa
Etxebizitzaren aldeko Ituna partaidetza-prozesu batetik abiatuko da. Prozesu horretan eragile politiko, sozial eta profesionalek beren ikuspegia eman ahalko dute.
Hona hemen lankidetza-sarea osatu duten parte-hartzaileen taldeak:
- Erakundeak: Eusko Jaurlaritza.
- Eragile publiko eta pribatuak: sustatzaile publikoak, udal-sozietateak eta foru-sozietateak, zaharberritzeko hirigintza-sozietateak, kooperatibak, eraikitzaile-elkarteak, sustatzaile pribatuak, higiezinen agenteak, hiri-jabeen elkarteak, finantza-entitateak eta elkargo profesionalak (arkitektoak, aparejadoreak, soziologoak, abokatuak...).
- Gizarte-eragileak: alderdi politikoak, sindikatuak, Euskadiko Gazteriaren Kontseilu Nagusia, Hirukide, Kidetza, Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua, AVS (Etxebizitza eta Lurzoruaren Sustatzaile Publikoen Elkarte Espainiarra), Bananduen Elkartea, Emakunde, auzo-elkarteak, unibertsitatea, kontsumitzaile- eta erabiltzaile-elkarteak.
- Innobasquek, berriz, prozesua dinamizatzeko lanetan lagundu zuen.
Eraginak
Pentsatzekoa da barne-inpaktua Etxebizitzaren aldeko Gizarte Itunetik baino, Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailetik etortzea. Nolanahi ere, azken hori Etxebizitzaren Aldeko Gizarte Itunaren ildo estrategikoak Sailaren jarduerara eramatea besterik ez da izango.
2010-2013 Etxebizitza eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailean zehaztuko dira ekintza eta neurri jakinetan behar izango diren aurrekontu- eta finantza-konpromisoen kostuak.
- Herrizaingo Saila (Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza).
- Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila (Gizarteratzea).
- Kultura Saila (Gazteria eta komunitate ekintza).
- Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila (etxebizitza iraunkorra...).
Itunaren izaera bera dela eta, adostasun zabal baten gainean oinarritu behar du, etxebizitzarekin zerikusia duten hainbat motatako eragileek parte hartuko baitute adostasun horretan.
Sailaren nahia da foru-aldundiak zein udalak lortutako akordiora atxikitzea, halaxe egin baitute dagoeneko bost ekonomia- eta gizarte-eragilek, Ituna sinatu zenetik (2010eko ekainaren 16an).
Jarduera burutzeko aurreikusi den epea
Lortutako faseak
Faseak | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Diseinu-aldia | 2009/09/01 | 2009/11/22 | Bukatuta |
Garapen-aldia | 2009/11/23 | 2010/06/16 | Bukatuta |
Amaitutako jarduera | 2010/06/17 | 2025/12/31 | Bukatuta |