24. Bultzada Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzuei.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Bitartekaritza Zerbitzuek gizarte-bakea bilatzen dute gatazkei beste konponbide bat emanez, gatazkak auzitegietatik kanpo ebazteko herritarren alde jarritako sistema gisa. Herri Administrazioak sustatu nahi duen gatazkak konpontzeko sistema hori gatazkak epaitegietatik ateratzean eta norberak bere interesak osatzea bultzatzean oinarritzen da. Orain arte aurrerapausoak egon dira familia- eta zehapen- bitartekaritzan, horrenbestez, gizarte- eta merkataritza-jurisdikzioaren eta jurisdikzio zibilaren bideari ekin nahi zaio orain. Auzitegiei lan-karga kenduko die, baina, batez ere, gizarte-eremuak baketuko ditu.

Helburu zehatzak:

  • Gatazkan nahasitako alderdiei protagonismo zuzena ematea, beren interesak beren kabuz osa ditzaten.
  • Gatazka ebazteko prozesua aberastea, alderdien arteko komunikazioaren bitartez eta alderdien parte-hartzeari esker prozedura judizialetik kanpo geratu ohi diren alderdi subjektiboak sarraraziz. Horrela, sakontasun handiagoa lortuko da ezarritako epaiari dagokionez adostutako konponbidean.
  • Gizarte-baketzea.
  • Auzian zerikusia duten pertsonek prozesu osoa hobeki ulertzea.
  • Justizia Administrazioaren lan-zama arintzea.
  • Erabaki Judizialen betearazpena erraztea.

Aurrekariak

Honako hau ezarri zuen Europar Batasuneko Kontseiluaren Esparru Erabakiak, martxoaren 15ekoak (2001/220/JAI), zehapen-prozesu batean biktimaren estatutuari buruzkoa denak: "Estatu kideak bitartekaritza bultzatzen saiatuko dira zehapen-auzietan [...]. Bitartekaritzaren ondotik biktimaren eta auzipetuaren artean lortu ahal izan den akordio oro aintzat hartu ahal izatea zainduko dute [...]. Estatu kideek 2006ko martxoaren 22an jarriko dituzte indarrean, beranduen jota, agindutakoa betetzeko beharrezko lege xedapenak”.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak apustu argia egin du Bitartekaritzaren alde, horrekin lotutako esperientzia guztiak bultzatuz.

Hauteskunde Programak ere justiziari buruzko ildoetan jaso zuen, hain zuzen ere, Justizia eta Herri Administrazio sailburuak IX. legegintzaldirako estrategia-ildo gisa defendatu zuen Legebiltzarraren aurrean egindako lehenengo agerpenean.

Saila

Herri Administrazioa eta Justizia; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Saila.

Izan ere, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuak hitzez hitz jasotzen du, 13 c) artikuluan, “Justizia Administrazioaren esparruko gatazka-ebazpen alternatiboa sustatzea eta garatzea, auzi penal, zibil eta familiarretan bitartekaritza bultzatzea”, Justizia Zuzendaritzak garatu beharreko eginkizunetako bat dela 

Eraginak

Araudian eragina

Bitartekaritza legez arautzeke dago oraindik.

Antolamenduan eragina

Egungo Lege Bitartekaritzaren zerbitzua hitzarmen bitartez araututa dago, Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Saila eta bitartekaritzaren alorrean lan egiten duten hainbat elkarteren artean sinatutakoa, hain zuzen ere; nolanahi ere, bitartekaritzaren gainerako eremuak antzeko araubide batean biltzea lortu nahi da.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Ez da aurreikusi finantzazio osagarri edo berririk, indarrean dauden hitzarmenei aplikatu beharreko kontsumoko prezioen hazkundeen ondorioz egin beharreko eguneratzeko aurrekontu-egokitzapenak salbu. Zerbitzua ohiko aurrekontuen kontura emango da.

Beste jardueretan eragina

Zerbitzua emateko ez da beste sail batzuen esku-hartzerik behar. Koordinazioa behar da Justizia Administrazioa Eraberritzeko Zuzendaritzarekin, zerbitzua justizia-jauregietan eskaini ahal izateko baliabideak eta tokiak emateko.

Erakunde harremanetan eragina

La Comunidad Autónoma del País Vasco es una de las comunidades pioneras en la prestación del servicio de Mediación para la resolución de conflictos. Se mantienen relaciones administrativas con la Administración de Justicia del Estado, Consejo General del Poder Judicial, Judicatura, Secretarios judiciales y Fiscalía.

El Gobierno Vasco es miembro del Forum Europeo de Justicia Restaurativa.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010-2012
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/01/012010/09/01Bukatuta
Garapen-aldia2010/09/012011/12/30Bukatuta
Amaitutako jarduera2011/12/312012/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/01/01

Ebaluazioaren laburpena

2011ko urtarrilaren 1ean egindako ebaluazioak erakutsi du 2010ean 2009an baino gai gehiago igorri direla bitartekaritzara. Antzeko igoera egiaztatu da beren gaiak bitartekaritza-zerbitzuetara bidali dituzten organo judizialen kopuruan ere.

2010ean gizarte-jurisdikzioaren arloan egin den bitartekaritzako saiakuntza-esperientziari dagokionez, lortutako emaitzei esker esperientzia hori Bizkaiko lan-jurisdikzio osora hedatuko da 2011ko bigarren seihilabetekoan.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2012/06/30
Azken aldaketa: 2016/10/05