19. Euskal Autonomia Erkidegoaren eta euskal sektore publikoa osatzen duten botere adjudikatzaile eta erakunde guztien administrazioko kontratazio publiko sistema hobetzeko plana.

Ekintza Bukatuta
Informazio gehigarria

Enpresen Sailkapen Sistemaren eta Kontratisten Erregistroaren artean eragiteko beharrezko ekimenak garatzen ari dira. Kontratuen erregistroa berriz eratzeko ekimenak ere burutzen ari dira.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Administrazio-kontratazioaren bidez hornitzen ditu Administrazioak bere beharrizan publikoak: obra publikoak egitea, ondasunak hornitu edo erostea eta zerbitzuak garatzea.

Administrazio-kontratazioak oso eragin nabarmena du Barne Produktu Gordinean, Administrazioaren Aurrekontuaren erabileran eta Administrazioaren funtzionamenduan, baita enpresekiko harremanetan ere.

Hori dela eta, Botere Publikoen arreta jaso behar du eta hura hobetzeak, berriz, gure Administrazioaren kezka iraunkorra edo estalia izan behar du.

Hobekuntza horretan sakontzean, Euskadiko administrazio-kontratazioko sistema aztertu eta ikusi da aurrerapenak egin daitezkeela Administrazio osoaren eta enpresa-munduaren funtzionamendua egokia izan dadin. Izan ere, administrazio-kontratazioa enpresa-ehuna eta administrazioa hobetu eta eguneratzeko tresna indartzea da. Orobat, eragile publiko guztien arreta-gai nagusia da administrazio-jardunaren gardentasunari eta baliabide publikoen banaketa eta kudeaketa egokiari dagokienez.

Sistema hobetzeko ahaleginak nahitaezko alderdi batzuk hartu behar ditu aintzat: barne-antolamendu egokia; Kontratazioaren Euskal Plataformaren bidez egindako kontratuen datu- eta informazio-bilketa (kontratuen erregistroa, kontratatzailearen profila, esleipendunen profila, etab.); enpresak merkatu publikoetara jotzeko sistema soiltzea, ahalik eta ekonomia-eragile gehienek kontratu publikoetan parte har dezaten; kontratazioarekin lotutako prozesu guztien izapidetze elektronikoa sendotzea eta, horren ondorioz, prozesu guztian kostuak aurreztea; eta kontratazio-sistemaren barruan aholkularitza-eginkizuna indartzea.

Aurrekariak

Kontratazioaren Araudi Organikoaren aurrekariak 1981ekoak dira, hots, Administrazio honen hastapenetakoak. Urte hartan, Administrazio-kontratazioaren araubide zentralizatua antolatu zen eta gero, 1996. urtean, hura deszentralizatzeko prozesu bat gertatu zen.

Kontratuen Erregistroaren aurrekariak 1986. eta 1996. urteetakoak dira. Une honetan, baina, horren funtzionamendua ahula da, ez baitago beharrezko datu eta informazioak biltzeko aplikazio informatikorik.

Kontratazioaren antolakuntza teknikoari dagokionez, ez dago aurreragoko erreferentziarik, Sektore Publikoko Kontratuen Legeak proposatutako kontzeptu berriak baitira.

Kontratazio Publiko Elektronikoa erabakimenez eta iraunkorki hedatu behar da Administrazioan, gainerako euskal sektore publikoan eta Administrazioarekin kontratatzen duten enpresetan.

Eta, azkenik, prozedura-izapidea sinplifikatzeko aurrekaria oso aspaldikoa da (1985. urtekoa), eta 800.000 pezetatik beherako obra kontratuak soilik hartzen ditu aintzat, gainera.

Saila

Ogasuna eta Finantzak; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Administrazioa eratzen duen sail guztiek esku hartuko dute planean eta jardueretan.

Esku-hartze berezia edukiko du Justizia eta Herri Administrazio Sailak, Kontratazio Publiko Elektronikoa hobetu eta garatzeari dagokionez, bere eginkizunen artean baitago Administrazioa nahiz Administrazio eta Gobernu Elektronikoak modernizatzea eta eraberritzea.

Ekonomia eta Ogasun Sailak du kontratazioaren alorreko berariazko eskumena, hala xedatzen baitu lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arlokoak finkatzen dituenak.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Baliteke Plana lantzeko prozesuan enpresa-erakundeek parte hartzea. Enpresak eragile laguntzaile gisa hartu beharko dira, orobat, kontratazioari eta horretarako teknologia-tresnak sortzeari lotutako prozedurak hobetu eta sistematizatzeko prozesuan.

Eraginak

Araudian eragina

Lege-esparrua honako hauek osatzen dute: 30/2007 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoko Kontratuena; 136/1996 Dekretua, ekainaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Kontratazio Araubideari buruzkoa; eta kontratazio elektronikoaren alorrean aplika daitezkeen arauak (aipamen berezia merezi du uztailaren 22ko 11/2007 Legeak, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoak).

Administrazioako kontratazioaren araubide organiko berri batek, xehea izateko asmorik gabea, Dekretuan eragingo du. Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretua, otsailaren 21eko 27/2006 Dekretuak egiaztatuko aldaketarekin. Halaber, bat egingo du Kontratisten Erregistro Ofizialari eta sailkapena ezartzeari buruzko 12/1998 Dekretuak xedatutako arauekin eta Aholkularitza Batzordearen funtzionamendua erregulatzen dutenekin (Agindua, 1998ko otsailaren 4koa).

Antolamenduan eragina

Jarduerak eragina izan behar du Administrazio Orokorreko antolaketa egituran, baita bere sektore publikokoan ere eta bereziki, baliabide eta obren kontratazio zerbitzuen egituretan.

Horrenbestez, 2011ko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 legearen zortzigarren xedapen gehigarriak Euskal Autonomia Erkidegoko kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa sortu zuen. Organo horrek kontratazio alorreko errekurtsoen berri daki eta errekurtso horiei buruzko erabakiak hartzen ditu.

Gainera, une honetan Dekretu berri bat prestatzen ari dira Euskadiko Kontratazio Publikoaren araudi organikoa ordenatuago arautzeko.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Jarduerak finantzazio osagarria beharko du agian, aurrekontuan ezarritakoaz gainera; izan ere, teknikariei eta administrazioko langileei dedikazio gehiago eskatu beharko zaie. Horren ondorioz, ekoizpen-arrazoiengatiko iraunaldi mugatuko kontratuak egin ahalko dira.

Baliabide Berezien organoa eta horri dagokion aurrekontu-zuzkidura ez ezik, herrilan-, hornidura- eta zerbitzu-kontrataziorako zentralak eratzeko zerbitzu bereziak sor daitezke.

eKontratazioaren finantzazioa bereiz aztertu beharreko gaia da.

Planak gastua murriztu dezake, baldin eta Kontratazioaren antolamendu teknikoa egiten bada, kontratazio elektronikoa orokortzen bada eta Kontratazio, Baliabide eta Obra Zerbitzuen antolamendu-egiturak hobetzen badira.

Beste jardueretan eragina

Plan honetan, eKontratazioaren barruan, Justizia eta Herri Administrazio Sailak esku hartuko du.

Sail guztiek jasoko dituzte eraginak, oro har, jarduerak beren kontratazio-araubideari eragingo baitio. Halaber, koordinazioa ezarri beharko da zenbait sailekin administrazioaren antolamendu teknikoari ekingo zaionean.

Erakunde harremanetan eragina

Administrazio publikoen (zentrala, autonomikoa, udal eta instituzionala) arteko harremanetarako eta lankidetzarako kontratazio publikoko sistema hobetzeko konponbideak bilatzea ezinbestekoa dela pentsatuz, kontratazio publikoa ahalik eta gardenena izateko hainbat ekimen garatzen ari dira, kontratatzailearen profila irekiz –Euskadiko kontratazio publikorako plataforman dagoena- beste botere esleipendun batzuei (udalei, erakundeei, sozietate publikoei, eta abarri), egun hainbat udal eta elkarte publikok kontratatzailearen profilaren bidez argitaratzen baitituzte.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010/2013
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diagnosia eta esparru estrategikoa.2010/01/012011/03/28Bukatuta
Plana prestatzea.2011/03/282011/09/15Bukatuta
Plana aprobatua.2011/09/152011/09/30Bukatuta
Plana garatzea.2011/09/302013/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/06/01

Ebaluazioaren laburpena

Planaren jarduera-arloetan (antolamendua, arauak, teknologia) inolako zailtasunik gabe eta erreferentzia gisa ezar daitezke planaren betearazpen-erritmoaren ekintza eta adierazleak. Azken horiek ETENGABEKO ebaluazioa eskatuko dute eta halaxe jasoko da Planean bertan.

Ebaluazio data: 2011/12/01

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2013/12/31
Azken aldaketa: 2016/10/05