16.- EHUko Zientzia Parkea Leioan.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

  • I+G+b jarduerak sustatzea unibertsitatearen esparruan, eta horiek enpresaren munduarekin lotzen laguntzea.
  • Sektore berrietan oinarri teknologikoko enpresak (daudenak zein berriak) sustatzea.
  • Euskal enpresak zientzia- eta teknologia-instalazio handiei teknologiak eta ekipamenduak hornitzeko merkatuan sartzea.
  • Zientzialari eta teknologoen prestakuntza babestea, sormenarekin eta ezagutza-trukearekin konpromiso irmoa duen giro batean.
  • Gaitasun instrumentalak garatzea honako industria-sektore hauei laguntzeko: muturreko aplikazioetarako materialak, espezializazio-maila altuko potentzia elektronikoa edo genomika. Horietan, materiaren eta erradiazioaren arteko elkarrekintza garrantzitsua izango da.

Aurrekariak

EHUk eta Bizkaiko Teknologia Parkeko Sozietatea SAk sinatutako akordiotik aurrera, irekita dago bidea Leioako unibertsitate-campusean libre dagoen tokia Euskadiko lehenengo Zientzia Parkea bilakatzeko. Parke honen sorrera bertan plataformak instalatzeko pentsatuta dago. Horietan, unibertsitate ikerketako taldeek I+G jarduerak garatu ahalko dituzte, eta baita teknologia transferentziakoak ere aldez aurretik existitzen diren enpresei edo spin-offerako beste batzuei. Parke honek Instalazio Zientifiko Tekniko Berezia (Espalazioaren bidezko Neutroien Iturri Europarraren egoitza espainiarra –ESS ingelesezko sigletan–) izenekoa edukiko du trakzio-elementu gisa. Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Gobernuak finantzatzen dute eta partikulak azeleratzeko zientzia eta teknologia garatzera zuzenduta dago; horren ondorioz, erreferentziako laborategi honen garapenei lotutako ekoizpen-jarduerak erakarriko ditu.

Leioako Zientzia Parkea izango da Euskadin sortzen den lehenengoa, baina baliagarritzat joko da aldez aurretik Teknologia Parkeetan lortutako eskarmentua, baita beste herrialde eta autonomia-erkidego batzuk (Katalunia, Madril, Andaluzia) Zientzia Parkeen alor berezian dutena ere.

Jarduerak bat egiten du lehendakariaren programako adierazpenekin eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren euskal sistemaren garapenean erantzukizunak esleiturik dituzten Gobernuko kideenekin; eta bat egiten du, era berean, ezaguera berritzaile eta intentsiboko enpresetan oinarritutako ekoizpen-eredu batera igarotzeko aldaketarekin eta unibertsitateen jarduna ekoizpen-sarearekin uztartzeko apustuarekin.

Saila

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, unibertsitate-alorretan, zientzia-politikan eta ikerketa teorikoa eta aplikatua koordinatu eta bultzatzean dituen eskumenak direla medio.
  • Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, zientzia parke berri hau hartuko duen Teknologia Parkeen sarearen gainean, berrikuntza teknologikoan eta industria-politika industrialean eskumenak edukitzeagatik.

Sail horiez gainera, Lehendakaritzak ere ahalmen garrantzitsuak ditu, atxikita baitu lehendakaria buru duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilua.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Unibertsitatean I+G+b jardueretara zuzenduta dauden komunitateak, I+G+b eta teknologia zentroak eta enpresak, batez ere.

Jarduera honek baliagarria izan behar du zientzia eta teknologia berriak gizartera hurbiltzeko ere, gure nerabeen artean bokazio zientifiko eta teknologikoa ugaritzeko.

Eraginak

Antolamenduan eragina

EHUrekin Leioa-Erandion Zientzia Parkea instalatzeko Akordioaren arabera, erakunde hau Teknologia Parkearen Sozietatea SAn sartu behar da. Azken hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren mende dago, SPRI (sozietateko bazkideetako bat, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Zamudioko Udalarekin batera) garapen agentziaren bitartez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Estatuko Administrazio Orokorrak akordio bat sinatu zuten aldez aurretik Espalazioaren bidezko Neutroien Iturri Europarraren egoitza espainiarra Zientzia Parkean kokatzeko. Akordio horren bidez Egoitza Europarra Euskadin (2006) jartzea sustatu eta Partzuergo bat sortu zen beharrezko neurriak kudeatzeko antolamendu gisa.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Parke berriaren aurrekontua xehetasunak definitzeko aldian dago.

Zientzia Parkea eraikitzeko lehen faseak aurrekontu hau du: 9 milioi euro lursailak urbanizatzeko; 13 milioi euro eraikin nagusia altxatzeko; beste 13 milioi EHUko ikerketa-taldeak ezarriko diren zientzia- eta teknologia-plataformetako bat eraikitzeko; eta, azkenik, 16.500.000 euro Biofisika Unitatea (CSIF eta EHUren arteko zentro mistoa) eraikitzeko. Proiektu horiek guztiak lizitazio-fasean daude.

Horrez gainera, abian dira ESS-Bilbao (Espalazioaren bidezko Neutroien Iturri Europarraren egoitza espainiarra) partikula azeleratzailea eraikitzeko lanak. Fase batzuk lizitatu dira dagoeneko, eta Estatuko Administrazio orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoak  sinatu dute dagokion hitzarmena “espalazioaren bidezko neutroien iturri europarraren egoitza espainiarra eraiki, hornitu eta ustiatzeko”. Hitzarmen horretan ezarri dituzte proiektua arautzeko eta finantzatzeko oinarriak. Zientzia- eta teknika-instalazio horrek 180 milioi euroko inbertsioa beharko du, guztira. Zenbateko hori 6 urteko apean betearaziko da eta erdi bana finantzatuko dute bi administrazioek.

Beste jardueretan eragina

Esku hartzen duten sailei dagokienez, esan behar da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin (zuzenean edo SPRIren bitartez) harreman eta elkarrekiko erlazio iraunkorrak edukitzeaz gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluaren bitartez harremanak egituratuko direla Ekonomia eta Ogasun, eta Osasun eta Kontsumo sailekin (Kontseiluan ordezkaritza zuzena dute) baita Lehendakaritzarekin ere, harreman horien bidez zuzeneko ordezkaritzarik izan gabe gaian esku har dezaketen beste eremu batzuen presentzia bultzatu eta guztia koordinatzeko.

Halaber, harremanetan jarriko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (Lehendakaritzatik sustatuta) eta Unibertsitate Planaren (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak berak sustatuta) organo kudeatzaileekin egoki irizten dioten bakoitzean.

Erakunde harremanetan eragina

Zientzia Parkea sortzeko beharrezkoa da Bizkaiko Foru Aldundiaren nahiz Leioako Udalaren lankidetza, Parke berrira iristeko azpiegiturei eta horiei lotutako instalazioak egiteko baimenei dagokienez.

Estatuko Administrazio Orokorrarekin eratutako Partzuergoak egingo du Instalazio Zientifiko Tekniko Berezia abiarazi ondoko jarraipena.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

EHUren Zientzia Parkeak 2018 urterako errendimendu osoa izango duela espero da, nolanahi ere, data hori unibertsitateko ikertzaile-taldeentzako plataformak eraikitzearen eta abian jartzearen mende egongo da eta, batez ere, enpresak edo beste enpresa batzuetako I+G+b departamentuak Parkean ezartzea lortuko den abiaduraren mende. Laborategiari dagokionez, 2012rako instalazioak potentzia baxuan funtzionatzea aurreikusi da, eta 2015ean espalazioaren bidez neutroiak sortzeko moduan egotea.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/01/012010/12/31Bukatuta
Garapen-aldia2011/01/012016/07/31Bukatuta
Amaitutako jarduera2016/07/312016/07/31Bukatuta
Azken aldaketa: 2016/10/05