12. Euskadiko Arte Irakaskuntzak indartzea.
Helburuak
Euskal Autonomia Erkidegoko arte-irakaskuntzetan hautemandako eskari eta beharrek markatzen dute irakaskuntza horiek indartzeko bidea, baita orain dela gutxi argitaratutako urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuak ere, Arte Irakaskuntzak arautzeari buruzkoak, hain zuzen ere.
Prozesu honetan atzeratu ezin daitezkeen bi jarduera hauteman dira goi-mailako arte-irakaskuntzei dagokienez: batetik, Goi Mailako Musika Kontserbatorioa (Musikene, 2000. urtetik Donostian dagoena) berbideratzea, haren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko eta jardun akademikoa hobetzeko; bestetik, Bilbon beste zentro bat eraikitzea.
Halaber, prozesu horren barruan aztertuko da arte-irakaskuntzekin lotutako Aholkularitza Kontseilu bat sortzeko aukera eta komenigarritasuna. Kontseilu horretan arte-irakaskuntzako adituen iritzia jaso ahalko da, baita irakaskuntza-zentroena ere, eta Eusko Jaurlaritzaren beste prestakuntza eta kultura politika batzuekin batera antolatu ahalko da.
- Arte-irakaskuntzetako prestakuntza tituluduna bultzatzea, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruak eskaintzen dituen aukeretara egokitu eta haiek ustiatze aldera.
- Arte-irakaskuntzen kalitatea aldizka ebaluatzeko sistemak eta prozedurak bultzatzea.
- Ikasketetarako prestakuntza-eskarira eta lan-jarduerak eskatutakora egokitutako ekipamendu eta azpiegitura egonkorrak eta behar bestekoak edukitzea.
- Musikene egonkortu eta sendotzea Euskal Autonomia Erkidegoko Musika Irakaskuntzen Goi Mailako Zentro gisa. Musikaren alorreko hezkuntza eta ekoizpen komunitatearen partaidetzara irekita dagoen Proiektu bat egin nahi da, goi-mailako irakaskuntza hauek Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruan txertatzeko eta graduondoko ikasketak eskaintzeko (masterrak eta doktoregoak). Horretarako, hitzarmenak sinatuko dira unibertsitatearekin. Halaber, irakaskuntza-zentroak bere ikerketa-ildoak izatea aurreikusita dago. Era berean, Zentroak ikasketa-plan berrietarako behar dituen irakasle eta zerbitzuetako langileen lantaldea planifikatu eta garatu beharko da Proiektuan, eta egoitza egonkor bat izatea, behin betiko.
- Arte Eszenikoen Goi Mailako Zentroa sortu eta sendotzea.
- Talde interesdunen artean (administrazio publikoak, irakasleak, ikasleak, profesionalak, herritarrak) harreman handiagoa lortzea, arazoak eta arteen irakaskuntzetan sar daitezkeen hobekuntzak jorratzeko.
Aurrekariak
Musikene aurrekari bat da arte-irakaskuntzen goi-mailako prestakuntzari dagokionez. Aldarazi behar direla uste diren alderdiak zehaztu ondoren, erreferentzia gisa proposatu da graduko eta master-mailako arte-irakaskuntzak indartzeko nahiz doktorego ikasketak ezartzeko.
Saila
Esku hartzen duten Sailak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaz gainera, horrek baititu hezkuntzaren alorreko eskumenak, Kultura Sailarekin ere ezar daiteke lankidetza-ardatz bat, kultura ondareari eta arte-jarduerei buruzko eginkizunak azken horren esku daude eta.
Gizarte-eragileek Partizipazioa
Batez ere ikasle- eta irakasle-taldeen partaidetza bultzatzeko bideak jarriko dira arte-irakaskuntzari lotutako eremuetan. Taldeak goi-mailako nahiz maila ertaineko ikaskuntzetako pertsonek osatuko dituzte, azken horiek ere goi-mailakoetara joten baitute ondoren.
Bestalde, Kultura Sailaren bitartez garatu dituzten jarduerarengatik ezagutzen diren taldeez gainera, badago musikaren eta arte eszenikoen alorreko talde eta elkarte profesionalekin eta sektore horietako enpresekin harremanetan jartzeko aukera ere. Izan ere, jarduera honetan parte hartuz gero hobeto ezagutu ahalko dira irakaskuntzetan sakondu dezaketen eta titulatu berriak diren pertsonen prestakuntza-beharrak eta -eskariak (gradu-ondoko eta doktorego-ikasketak sor daitezke).
Eraginak
Estatuko Administrazioak orain dela gutxi onetsi zuen urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretua baina, hala eta guztiz ere, arau berriak onartu beharko dira EAEko eskumenen eremuan Errege Dekretu horrek xedatzen dituen arte-irakaskuntzen ordenamendua ezartzeko.
Antolamendu-hurrenkeraren erregulazioa (ikus hurrengo atala).
- Irakaskuntza hauen Aholkularitza Kontseilua zehaztu eta osaera erabakitzea.
- Arte Eszenikoen Goi Mailako Zentroa nola ezarriko den zehaztu eta osaera erabakitzea.
Aurkeztu den jardueraren berrantolamendua ohiko aurrekontuarekin gauzatuko da; hala eta guztiz ere, jarduera berriak ezartzeak aurrekontu-zuzkidura berriak behar izango ditu (aurrekontuan finkatzekoak), eta hori zenbatesteko dago oraindik.
Sailaren mailan ez da beste jarduerarik aurreikusi, nahiz eta egokitzat jo den Kultura Sailarekin koordinatuta ekitea ikastetxe horietako ikasleak Euskadiko arte- eta kultura-sorkuntzako zein -ekoizpeneko sarearekin harremanetan jartzeko.
- Estatuko Administrazioak agindu dezakeen garapenari jarraipena egitea eta horretan parte hartzea.
- Euskal Herriko Unibertsitatea.
- Aurreikusitako Arte Irakaskuntzen Goi Mailako Ikastetxeak hartzen dituzten herriei dagozkien foru-aldundiak eta udalak.
Jarduera burutzeko aurreikusi den epea
Lortutako faseak
Faseak | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Diseinu-aldia | 2010/01/01 | 2011/04/30 | Bukatuta |
Garapen-aldia | 2011/05/01 | 2013/12/31 | Bukatuta |
Amaitutako jarduera | 2013/12/31 | 2013/12/31 | Bukatuta |