10. Udaltzaingoen arteko koordinazioa hobetzea eta modernizatzea.
Helburuak
Gaur egun, arazo edo gabezia hauek hauteman dira eremu honetan, eta horiek gainditzen saiatuko da ekimen hau, hain zuzen ere:
- Desberdintasunak Udaltzaingoen uniforme eta irudien alorrean; horrek ez du laguntzen Udaltzaingoa identifikatzen, eta neurriz gaineko kostua eragiten die udalei.
- Gabeziak komunikazioen esparruan (harremanak beharrezkoak dira Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen artean nahiz azken horien artean)
- Polizia-koordinazioa hobetzeko beharra, lurralde berean lan egiten duten polizia-kidegoen aniztasunak eraginkortasuna murriztea eragin ez dezan askatasunak bermatu eta delituei aurre egiteko orduan.
- Ez dago euskal udal guztietako Udaltzaingo Kidegoetan lan egiten duten pertsona guztien erroldarik.
Helburuak :
- Korporazioko uniforme eta irudiaren alorrean koordinazioa bultzatzea.
- Komunikazioen sare digitala –segurtasun- eta larrialdi-komunikazioetarako berariaz diseinatutakoa (Tetra sistema)– eta kudeaketa informatikoko sistema bat jartzea Udaltzaingoen eta Ertzaintzaren artean. Udaltzaingoen eta Ertzaintzaren arteko jarduera- eta koordinazio-protokoloak lantzea.
- Existitzen diren jarduera-protokoloen kalitatea hobetzea, Udaltzaingo guztientzat erabilgarriak izan daitezen, haien neurria gorabehera. Horretarako, Ertzaintzan indarrean dauden prozedurak aztertu eta horiek egokituko dira Udaltzaingoen ezaugarri berezietara.
- Udaltzaingoetako profesional eta funtzionarioen ibilbide profesionalak bultzatzea.
- Udaltzaingoen erregistro telematikoa egitea, Euskal Autonomia Erkidegoak Udaltzaingoen ikerketaren, prestakuntzaren eta lanbide-perfekzionamenduaren alorretan dituen ahalmenen euskarri eta erreferentzia izan dadin eta, oro har, eskumenak behar bezala balia daitezen Udaltzaingoen koordinazioari dagokionez. Halaber, informazio sistematizatua eta fidagarria emango du Eusko Jaurlaritzak gaiari buruzko erabakiak har ditzan.
Aurrekariak
Herrizaingo sailburuak argi eta garbi adierazi zuen, 2009ko ekainean Gobernuaren eta Sailaren ildo estrategikoak azaltzeko Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Herrizaingo eta Justizia Batzordearen aurrean izandako agerraldian, Herrizaingo Sailak “Ertzaintza eta udaltzaingoen arteko koordinazioa ahal bezain beste bultzatzeko”, konpromisoa zuela, eta lan horretara zuzendutako bitartekoak indartuko zituela “eraginkorragoak izan daitezen bai delinkuentziaren aurkako borrokan, eta bai herritarrei ahalik eta segurtasun handiena bermatzerakoan”.
Saila
Esku hartzen duten Sailak
Herrizaingo Saila.
Gizarte-eragileek Partizipazioa
- Eudel – Euskadiko Udalerrien Elkartea.
- Sindikatuak.
Eraginak
- 4/1992 Legea, uztailaren 17koa, Euskal Herriko Poliziari buruzkoa.
- Poliziaren Antolamendu Funtzionamenduaren eta Funtzio Publikoaren Esparru Araua (proiektaturik).
- Euskadiko Udaltzaingoen Erregistroa sortu eta arautzen duen dekretua (proiektaturik).
- Euskadiko Udaltzainen Erregistro bat sortzea, Udaltzainak Koordinatzeko Zuzendaritzari atxikita. Udalek soilik edukiko dute datu horiek eskuratzeko aukera, beren zerbitzura diharduten langileei eta beren datu pertsonaletan eraginak jasotzen dituzten pertsonei buruzkoak diren heinean.
- Uniformeen eta korporazio-irudiaren alorrean homogeneotasuna edukiz gero herritarrek azkar identifikatuko dute Udaltzaingoen Kidegoa, eta uniformeen kostua murriztuko da.
- Polizia guztientzat komunikazio-sistema komuna ezarriko da; horrek lankidetza, koordinazio eta eraginkortasun handiagoak ekarriko ditu kasuan kasuko jarduerara.
- Udaltzaingo guztientzat jarduera-protokolo berberak edukitzeak areago bermatzen ditu herritarren askatasuna eta delituen prebentzioa.
Jarduera Organo sustatzailearen ohiko aurrekontuarekin gauzatuko da; aurrekontuaren zenbatekoa 1.340.000 eurokoa izango da, guztira.
Sistema informatiko bateratua egokitzea ere aurreikusi da, baita irrati-telefonia digitala sartzea ere. Horretarako, tokiko erakundeak sartzeko diru-laguntzen ildo bat ezarri ahalko da.
Justizia eta Herri Administrazio Saila.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalak.
Jarduera burutzeko aurreikusi den epea
Lortutako faseak
Faseak | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Diseinu-aldia | 2010/01/01 | 2010/02/28 | Bukatuta |
Garapen-aldia | 2010/03/01 | 2012/12/30 | Bukatuta |
Jardueraren bukaera | 2012/12/31 | 2013/12/31 | Bukatuta |