Busturialdea-Urdaibairako Eskualdeko Plan Estrategikoa

Busturialdea-Urdaibai Euskadiko Lehentasunezko Jarduera Zonaldeetako (LJA) bat da; balio natural eta kultural handiko lurraldea, baina aldi berean egitura-erronka nabarmenak dituena, ekintza koordinatu eta partekatu bat eskatzen duena.

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, eskualdeko 20 udalekin lankidetzan, Eskualdeko Plan Estrategiko bultzatu dute. Plan horrek eskualdearen garapen ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa sustatzeko bide-orri bateratua ezartzen du.

Planak 13 proiektu zehatz jasotzen ditu, bost jardun-eremutan antolatuta — mugikortasuna eta konektibitatea, etxebizitza eta gizarte-kohesioa, sustapen ekonomikoa eta prestakuntza, kultura, historia eta natura, eta eskualdeko gobernantza —, 78,4 milioi euroko hasierako inbertsioarekin eta 225 milioi euro osagarrirekin proiektu horizontaletarako.

Plan hau bizirik eta parte-hartzailea da, eta jasangarritasunarekin eta aukera-berdintasunarekin bat dator. Helburua da Busturialdea-Urdaibaiko herritar guztientzat ongizatea, enplegua eta bizi-kalitatea bermatuko dituen etorkizun orekatu eta iraunkorra eraikitzea.

Busturialdea Urdaibai Eskualdeko Plan Estrategikoa (PDF, 13 MB)