Bukatuta proiektuak

Industrializazioa

  • 2004. Etxebizitza-eraikinetako egitura-sistema aurrefabrikatuak ikertzea eta Zabalganako 156 etxebizitzako sustapenean ezartzea. Pich-Aguilera Arkitektura Taldeari esleitutako beka. 2009an amaitutako obra.
  • 2010. Altzairuan oinarritutako industrializazioari buruz aztertzea. Arcelor-LKS Ingeniería-Tecnaliaren laguntzaz garatutako azterketa estrategikoa. Horri esker, Euskadin garatu beharreko etxebizitza babestuen sustapenean altzairuzko eraikuntza industrializatua ezartzea bideragarria zen ebaluatu ahal izan zen.
  • 2011-2012. EHUrekin hitzarmena sinatzea, etxebizitzako industrializatua aztertzeko, zabaltzeko eta ikertzeko, Visesako sustapenetan ezartzeko proposamenak kontuan hartuta. IDFABRIK: hitzarmenaren esparruan garatutako argitalpenean, babestutako etxebizitzen industrializazioaren gaur egungo egoera aztertzen da, baita garatutako ikerlaneko emaitzak ere.
  • 2013. Industrializazioan eta eraginkortasun energetikoan oso-osorik aurrera egitea, eraikinaren bizi-ziklo osoaren azterketa kontuan hartuta eta azterketa teorikoa etxebizitzen sustapenetan ezarrita. Hormigoian garatutako esperientzien ostean, beste material batzuetan oinarritutako industrializazioa aztertu da; esate baterako, egurra eta altzairua.
  • 2014. Ia energia-kontsumorik ez duten eraikinen proiektua Visesa Hondarribian 65 BOE sustatzeko proiektua garatzen ari da; zurezko eta eraginkortasun energetiko altuko sistema industrializatuetan oinarrituta dago..
  • 2016-2018. 65 BOE Hondarribian. Visesak zurezko eta eraginkortasun energetiko altuko sistema industrializatuetan oinarritutako sustapen eraiki zuen (ia energia-kontsumorik ez duen eraikina).

Eraginkortasun energetikoa eta eraikinen jasangarritasuna

  • 1998. urtetik aurrera. Arautegiari 10 urtean aurrea hartuta, Visesak % 30eko gutxieneko aurrezki energetikoa ziurtatu zuen bere eraikin guztietan, kalitate-berme moduan. Beraz, kalifikazio energetikoak C mailakoak edo hortik gorakoak ziren.
  • 2002. urtetik aurrera. Eguzki-energia termikoaren instalazioak. Arautegiari aurrea hartuta, Visesak eguzki-hargune termikorako hodi biltzaileak ezarri zituen bere sustapen guztietan, kontsumorako ura aurretiaz berotzeko eta, gutxienez, ur bero sanitariorako beharrezko urteko batez besteko energia guztiaren % 60 hornitzeko (arautegiaren arabera, % 30ekoa da).
  • 2004-2006. Eraikuntza Jasangarriaren Gida. Eusko Jaurlaritzak eta Visesa zein Ihobe sozietate publikoek EEEren eta Orubideren laguntzaz egin zuten gida hau, EAEko etxebizitzen eraikuntza jasangarrirako oinarri teknikoak zehazteko.
  • 2005-2008. Zaingune proiektu teknologikoa. Gaitek (Eusko Jaurlaritza) eta Profit (Industria Ministerioa) programek emandako finantziazioari esker, ingurumen-adimeneko software-produktua garatu zen, etxeko elementu domotikoak, sentsorialak eta jarduketakoak kontrolatzeko eta, horren bidez, elbarri fisikoei edo adinekoei laguntzen dieten asistentzia-zerbitzuak eskaintzeko. Salburuako 156 etxebizitza sozialeko sustapeneko etxebizitza egokituan ezarri zen.
  • 2005-2009. EHUrekin garatutako lankidetza, galdaretako CO? igorpenen murrizketa ikertzeko.
    • EFICAIND (2005). Gas bidezko banakako horma-galdaretako CO? igorpenen murrizketari buruzko ikerketa.
    • EFICACENT (2006-2009). Bizitegi-erabilerako galdara zentralizatuetako CO? eta NOX igorpenen murrizketari eta errendimenduaren hobekuntzari buruzko ikerketa.
  • 2010-2011. Baterako mikrosorkuntzan oinarritutako eraginkortasun handiko sistemak ezarri ziren Salburuako 242 etxebizitzako eta Laudioko 103 etxebizitzako sustapenetan.
  • 2013. EHUrekin garatutako lankidetza (Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoa), etxebizitzen eraginkortasun energetikoak aurrera egiteko, obra berriko zein zaharberrikuntzako aire-infiltrazioak aztertu ondoren.
  • 2010-2013 Eraikinen jasangarritasuna ebaluatzeko metodologia. OPENHOUSE Europako proiektuaren eremuan, FP7ren ingurumenaren atalean, VISESAk parte hartzen du metodologia garden eta bateratua garatzeko prozesuan, Europa mailan eraikuntzako jasangarritasunaren etiketak lortzeko (informazio gehiago: www.openhouse-fp7.eu)
  • 2014. Eusko Jaurlaritzako Laborategiarekiko lankidetza 2008 eta 2014 bitartean agiri publikoan agerrarazitako VISESAko 25 sustapenetako (guztira, 3.390 etxebizitza) eraginkortasun energetikoaren maila zehazteko eta etorkizunean kostu-eraginkortasunari buruzko irizpideak kontuan hartuta eraikitzeko gomendioak egiteko helburuarekin.
  • 2010-2015 Eraginkortasun energetiko altuko komunitateei buruzko proiektuen erakusketa: Europako Batzordeko Energia atalak garatzen duen CONCERTO ikerketa egiteko ekimeneko PIME’s Europako proiektuaren eremuan, VISESAk eraginkortasun handiko kontzeptuak eta teknologiak aplikatu ditu Gasteizko esku-hartze bietan. Lehenik, eraginkortasun handiko 171 etxebizitza sozial eraikiko dira Salburuan; eta bigarrenik, 30 etxebizitza birgaituko dira Zaramaga auzoan, hor ere, asmo handiko helburuak lortzeko, energia-eraginkortasunari dagokionez. Proiektu horren helburua energiaren sektorean bertan, egikera onaren eredua izatea da jasangarritasun energetiko eta sozialaren arloan, erkidegoak garatzeko orduan (informazio gehiago: www.pimes.eu)
  • OSIRYS 7. Esparru Programako proiektu bat da, eta fatxadetarako eta barne-zatiketarako eraikuntza-material klasikoez gain, barneko airearen kalitatea eta itxituren “arnasgarritasuna” hobetzea ahalbidetuko duten ekomaterialak (bioerretxinetan eta biozuntzetan oinarritutakoak) garatzea du helburu.

    TECNALIA lider duen eta 18 parte-hartzailek osatutako partzuergoa da proiektuaren burua, 9.264.200 euroko aurrekontua du eta, zenbateko horretatik, 6.320.000 euro Batzordearen diru-laguntza da. Proiektua 2013ko ekainean abiarazi zen eta lau urteko iraupena du.

    VISESAk honako eginkizun hauek ditu, besteak beste: Morlans auzoko promozioaren barruan (alokairuko 70 BOE) egin den etxebizitza tipoan garatutako materialak sartzea, premiak hautematea, zabalkunde lanak egitea, etab.

    Informazio gehiago hemen: osirysproject.eu

  • FosterREG:Proyecto de la convocatoria H2020-EE-2014-3, su objetivo es "Facilitar la capacitación, coordinación y colaboración entre los diferentes niveles de la administración (SUR, administración/promotor regional, agencias energéticas regionales) para eliminar barreras en la cadena de toma de decisiones en el campo de rehabilitación energética y regeneración urbana".

Hiri-garapen jasangarriak

  • 2005-2010. Tetraener-Antondegi (I+G-ko 6. Programa). EEEk zuzendu zuen, eta energiaren ikuspegitik oso eraginkorrak ziren bizitegi-garapenak egin ziren Donostia-Antondegin eta Genevan. Hirigintza-prozesuko atzerapenen ondorioz, Antondegiko egiaztapen-lanak ezin izan ziren proiektuaren epean betearazi.

Beste ekimen batzuk

  • 2001-2002 - XXI. Arkitektura Lehiaketa. Visesak antolatu zuen, etxebizitza sozialaren, arkitekturaren eta ingurumenaren arloko ikerketa sustapenetako errealitate fisiko, ekonomiko eta eraikuntzakoarekin lotzeko. 1. edizioaren helburua Bermeoko 50 BOEko sustapenerako eraikuntza-proiektua eta obren zuzendaritza kontratatzea izan zen. 2. edizioan, ordea, Elgoibarko 100 BOEko sustapenerako eraikuntza-proiektua eta obren zuzendaritza kontratatzea izan zen xedea.

Kudeaketako aurrerakuntzak

  • 2000. Kontratistentzako eta obra-zuzendaritzarako prezio-oinarri homogeneoa prestatzea.
  • 2002. EAEko etxebizitza hutsa mugitzeko programa abian jartzea (Bizigune programa).
  • 2002. Kudeaketa estrategikorako sistematikak ezartzea, urte anitzeko plan estrategikoak eta urteko kudeaketa-planak prestatzeko, hedatzeko eta euren jarraipena egiteko.
  • 2003. Visesako Produktu Batzordea abian jartzea, Produktu Politika zehazteko eta berrikusteko eta diseinurako zein eraikuntzarako irizpideak zehazteko eta eguneratzeko (gaur egun, 7. berrikuspena egin da).
  • 2002-2005. Kudeaketa Bikainerako EFQM Eredurako Kudeaketa Sistema diseinatzea eta ezartzea. Prozesukako kudeaketa
  • 2003-2005. Laneko Arriskuen Prebentzioa eta Ingurumena Kudeatzeko sistema ezartzea, OHSAS 18001 eta ISO 14001 arauen arabera. Kudeaketa-sistemaren politika integratzea
  • 2004-2005. Pertsonak Kudeatzeko Sistema Integrala ezartzea (Trebetasunen araberako Kudeaketa Sistema).
  • 2004-2005. Bulegoetan, 5S-en Hobekuntza Metodologia ezartzea (antolamendua, ordena eta garbiketa).
  • 2004. Hasiera batean urtekoak eta gaur egun bi urtekoak diren autoebaluazioak ezartzea eta hedatzea. 
  • 2005. Politika teknologikoa zehaztea. Berrikuntza-politika zehaztea.
  • 2005. Organigrama funtzionala alde batera uztea eta prozesukakoa ezartzea
  • 2005. Proiektukako Kudeaketa Sistema ezartzea, sustapenen plangintzarako eta kudeaketarako. 2014an, Proiektukako Kudeaketa Sistema berrikusi da oso-osorik.
  • 2005. Berrikuntza kudeatzeko hobekuntza-taldea abian jartzea
  • 2005. Sindikatuekin hitzarmena sinatzea, Eusko Jaurlaritzak eta Visesak sustatutako obren betearazpenaren esparru osoan Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea bete egiten dela ziurtatzea eta jarraipena egitea.
  • 2005-2010. Urte anitzeko hiru Eraikal proiektu sustatzaile zuzentzea, 20 arkitektura-estudiotan ISO 9001 araua, kalitatea, prebentzioa zein ingurumena kudeatzeko sistema integratuak eta ekodiseinuaren araua ezartzeko.
  • 2006. Prozesuen mapa integratua egitea
  • 2007-2011. Prozesukako Kudeaketa Sistematika berria ezartzea etengabeko hobekuntzari begira. Hobekuntzarako prozesuei buruzko goi-bilerak.
  • 2008. Sozietateetako adierazleen egitura diseinatzea
  • 2008. Administrazio Kontseiluarentzako hiruhileko txostena zehaztea eta ezartzea.
  • 2008. Datuen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoko Kudeaketa Eredua ezartzea. Bertan, hain zuzen ere, zenbait neurri, arau... zehazten dira, herritarren funtsezko eskubideak babesteko eta bermatzeko.
  • 2009. Urte anitzeko planak zehazteko Euskara Batzordea abian jartzea. 2014an, euskarako hizkuntza-irizpideak zehaztu dira.
  • 2010. Kapitalen Zuriketa Prebenitzeko Eredua ezartzea, Kapitalen Zuriketaren Prebentzioari buruzko apirilaren 28ko 10/2010 Legean
    xedatutakoa betetzeko eta terrorismoaren edo delituzko beste jarduera batzuen finantziazioan erabiltzea eragozteko.
  • 2011. Gobernu Arduratsuaren Ereduaren diagnostikoa egitea eta ezartzea, honako honexetan xedatutako eskakizunak betetzeko: “Euskadiko sektore publikoko erakunde, sozietate eta fundazioetako gobernu arduratsuaren gida”.
  • 2011. Arriskuen Kudeaketarako eta Barne Kontrolerako Eredua ezartzea, antzemandako arrisku nagusiak lantzeko eta kontrolatzeko.
  • 2013. Obrak lizitatzeko orrietan hobekuntzak ezartzea (esate baterako, eskaintza telematikoen aurkezpena onartzea, azpikontratisten ordainketa fiskalizatzea, bermeen araubidea eta itzulketa malgutzea...).
  • 2014. Obra lizitatzeko orriak aldatzea, kontratistek azpikontratistekin eduki beharreko kontratu-betebeharrak ezartzeko eta ordainketa-baldintzak hobetzeko.
  • 2014. Lehenengo Berdintasun Plana egitea.
  • 2014. Visesaren Jasangarritasunari buruzko lehenengo Txostena argitaratzea, GRI metodologian oinarrituta.
  • 2014. Prozesuen Mapa berrikustea eragiketei eta, batez ere, saldu osteko prozesuari begira.
  • 2015. ERP berriro ezartzearekin zerikusia daukaten zenbait sistematika eta lan-fluxu berrikusi dira
  • 2015. Adjudikazio-formula berriak garatu dira: zuzeneko adjudikazioa, erosteko aukera ematen duen alokairua eta ordainketa geroratuko salerosketa
  • 2015. Visesaren Gardentasun Ataria argitaratu da.
  • 2015. Visesaren lehen zerbitzu-karta argitaratu da.
  • 2015. Erakunderako negozio-ildo berriak sartu dira: EITen erregistroa, urbanizazioa, lan-arriskuen prebentzioa, oinarrizko proiektuak eta birgaitzeko laguntzetarako birgaitzeko hirigintza-sozietateak.
  • 2015. Ordezkaritzekiko izapidetze administratiboko zirkuituak hobetu dira merkaturatzeko eta kalifikazioak lortzeko prozesuak arinagoak izan daitezen.
  • 2015. Enpresak sortzeko, autoenplegurako, etxebizitza bihurtzeko eta gizarte-erakundeei lagatzeko lokalak dinamizatu dira
  • 2016. Fondo guztiak kanpoko gordailutik Eusko Jaurlaritzaren artxibo nagusira transferitu dira. Aplikazio korporatiboaren bidez atzituko da artxiboa.
  • 2016. Komunikazio-azpiegiturak erabat berritu dira Eusko Jaurlaritzaren kontratu markoari jarraikiz. Horrela, nabarmen hobetu dira zerbitzuen kostua eta kalitatea
  • 2016. Apirilean, Eusko Jaurlaritzaren elektrizitatearen hornidura-kontratuari atxikitu zaio
  • 2016. Segurtasunaren Eskema Nazionalari jarraikiz egindako borondatezko diagnostikoan emaitza ona lortu da eta abian jarri dira gomendatutako hobekuntza-neurri batzuk, hala nola segurtasuna hobetzeko proxy bat jartzea.
  • 2016. Posta elektronikoaren segurtasun perimetrala hobetzeko zerbitzu bat ezarri da.
  • 2016. Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea ezarri da, ordainbide berri bat –online ordaintzea– eskaintzeko.
  • 2016. EuskoRegiteren bidez lortutako datuak ustiatzeko aplikazioa garatu da.
  • 2016. Presentziaren kontrola kudeatzeko aplikazioa ezarri eta martxan jarri da
  • 2016. EAEDE modalitatea lokal eta garaje libreen kasuetan erabiltzen hasi da
  • 2016. Visesan BIM teknologia ezartzeko proiektu pilotua garatu da.
  • 2016. Lanean sexu-jazarpenari eta generoagatiko jazarpenari aurrea hartzeko lehen protokoloa landu eta onetsi da
  • 2016. Lehen aldiz, azterketa kuantitatiboa egin da VISESAren presentzia Interneten neurtzeko (gizarte-sareak, blogak, foroak, blogak eta albiste digitalak), sare sozialetako estrategia bat prestatzeko lehen urratsa emate aldera.
  • 2016. Arrisku psikosozialak ebaluatzeko lehen inkesta egin da, ISTAS 21 metodoaren arabera.
  • 2016. Barne-prestakuntzako online ikastaroak egiteko tresna (Moodle erabiliz) sortu da.
  • 2017. Ingurumeneko egungo kudeaketa sistema ISO 14001 ziurtagiriaren arabera egokitzea; horrenbestez, bere exijentzia maila handituko da exijentzia handiagoko EMAS araudiari erantzuteko. Ingurumen arloko politikaren beste berrikuspen bat onartzea.
  • 2017. #PorElClima komunitateari atxikitzea.
  • 2017. Kontratu-Programa 2017 izenpetzea.
  • 2017. “Defectos 0” izeneko zeharkako gogoeta-prozesu bat abiaraztea hobekuntzak identifikatzeko eta ezartzeko asmoz; haien bidez, erantzuteko helburuak finkatu ahalko zaizkie etxebizitza beharrari, etxebizitzen kalitatea hobetzeari eta eraikuntza nahiz erabilerako patologiak saihesteari.
  • 2017. Autoebaluazioko beste ariketa bat egitea Euskalit Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren arabera.
  • 2017. Business Intelligence-ren aplikazio bat ezartzea adierazleak nahiz informazioa automatikoki kudeatzeko eta sortzeko.
  • 2017. VISESAren ERP teknologia 2016ko bertsiora pasatzea, tresna eguneratuta izateko asmoz eta dokumentuak osatzeko funtzionalitate berri bat jasotzeko.
  • 2017. VISESAri erakunde gisa eta eskubide guztiekin alta ematea Eusko Jaurlaritzaren segurtasun-sisteman (XL-NETs); horrek VISESAren aplikazioak Eusko Jaurlaritzakoen aplikazioekin integratzeko aukera ematen du.
  • 2017. VISESAko dokumentuen kudeaketa digitalaren eredua prestatzea eta Euskadiko administrazio publikoko dokumentuen kudeaketa sistemarekin integratzea.
  • 2017. Sailkapen taula eguneratzea: Visesako dokumentuen sailkapena berriz prestatzea Eusko Jaurlaritzaren jarraibideekin bat etorriz.
  • 2017. Delituak prebenitzeko kudeaketa sistema bat ezartzea.
  • 2017. VISESAko Gobernu Korporatiboaren Sistema lantzea, haren barnean: Gobernu Korporatiboaren Oinarri Orokorrak; Administrazio Kontseiluaren Araudia; Kontseilariaren Estatutua; Kontseilariaren Kode Etikoa.
  • 2017. 2016ko ekitaldiari dagokion kanpoko adituaren urteko txostena —kapitalak zuritzea eta terrorismoa finantzatzea prebenitzeko ezarritako barne kontrolerako neurrien eta proposatutako ekintza planaren azterketari buruzkoa— Administrazio Kontseiluak onartzea.
  • 2017. VISESAko hitzarmen kolektiboa EHAAn argitaratzea (EAEko lehenengo hitzarmen garrantzitsua).
  • 2017. Lehenengo ECO garraioa bizikleta elektrikoen bidez (mugikortasun iraunkorra).
  • 2017. Zeharkako proiektu bat abiaraztea erakunde osoan BIM metodologia pixkanaka egokitu ahal izateko Etxebizitza Zuzendaritzarekin eta Alokabiderekin lankidetzan.
  • 2017. Compliance Penal proiektua abian jartzea.
  • 2017. Gasteizko gure instalazioetan B Ziurtagiri Energetikoa eskuratzea.
  • 2017. Pleguetan gizarte eta berdintasun arloko klausulak jasotzeari buruzko txosten bat egiteko mandatua.
  • 2017. Etxebizitzaren Plan Zuzendariaren (2018-2020) lantze prozesuan parte hartzea.
  • 2018. 2018-2020 Plan Estrategiko berria egin, onartu eta komunikatzea Etxebizitzaren Plan Zuzendari berriarekin lerrokatuta.
  • 2018. Prozesuen mapa berriko prozesu guztietara zabaltzea.
  • 2018. Dokumentuen segurtasun nahiz kudeaketa politika berria onartzea.
  • 2018. Business Intelligence-ren aplikazio bat erabiltzea adierazleak nahiz informazioa automatikoki kudeatzeko eta sortzeko.
  • 2018. Posta elektronikoa EJIEra pasatzea.
  • 2018. VISESAko dokumentuen kudeaketa digitalaren ereduari erantzuten hasteko tresna bat prestatzea eta Euskadiko administrazio publikoko dokumentuen kudeaketa sistemarekin (2017an prestatutakoa) integratzea.
  • 2018. Tarteko artxiboa berrikustea eta berriz antolatzea eta dokumentuak kudeatzeko prozedura batzuk sistematizatzea.
  • 2018. “Defectos 0” izeneko zeharkako gogoeta-prozesuan aurrera egitea hobekuntzak identifikatzeko eta ezartzeko asmoz; haien bidez, erantzuteko helburuak finkatu ahalko zaizkie etxebizitza beharrari, etxebizitzen kalitatea hobetzeari eta eraikuntza nahiz erabilerako patologiak saihesteari.
  • 2018. Kudeatzeko sistema (operatiboa, pleguak, kontratuak, barne prestakuntza...) eta aplikazioak Kontratuen Lege berriari egokitzea.
  • 2018. Datuak Babesteko Kudeaketa Sistema Europako araudi berriari egokitzea.
  • 2018. Inplikazioen azterketa eta ikuspegia BIM metodologia ezartzeko Etxebizitza Sailarekin eta Alokabiderekin lankidetzan.
  • 2018. Eraikune buru den BIM Batzordeko lantaldean parte hartzea.
  • 2018. Delituak prebenitzeko kudeaketa sisteman aurrera egitea.
  • 2018. Kapital zuritzeen prebentzioa kudeatzeko sisteman hobekuntzak egin dira.
  • 2018. BOEeko AROC (erosteko aukera ematen duen alokairua) kontratuak berritzeko sistematika eta hasiera ezarri dira indarrean 5 urtez izan ondoren.

Azken aldaketako data: