Europar Batasuna trantsizio ekologiko baterako bidean jartzea helburu duten ekimen politikoen multzoa dugu Europako Itun Berdea.
Planeta arriskuan dago eta gure esku dago salbatzea. Gure eskuetan, kontsumitzaile garen aldetik, eta erakundeen eta enpresen eskuetan ere bai. Europar Batasunak urteak daramatza hainbat ekimenekin lanean klima-aldaketari eta ingurumenaren degradazioari aurre egiteko. Gaurdanik 2050era arte klima-neutraltasuna lortzeko konpromisoa hartu du Europako Itun Berdearekin.
Helburua zifratan
- 2050. Klima-neutraltasuna lortzea. Negutegi-efektuko gasen emisioak desagerraraztea.
- 2040. Ontzien hondakinak pertsona eta Estatu kide bakoitzeko % 15 murriztea 2018ko zifrekin alderatuta.
- 2030. Ontzien hondakinak prebenitzea, ontziak berrerabiltzeko eta berriz betetzeko aukera bultzatzea, eta ontzi guztiak birziklagarriak izan daitezela lortzea.
- 2030. Negutegi-efektuko gasen emisioak gutxienez % 55 murriztea, 1990eko mailekin alderatuta.
- 2030. 3.000 milioi zuhaitz landatuak EBn.
Europako Itun Berdearen onurak
Gure ongizatean eta gure osasunean –baita etorkizuneko belaunaldienean ere– hobekuntza bat lortzeko bidean gaude. Ekimen honen proposamena:
- Aire freskoa, ur garbia, lurzoru osasuntsua eta biodibertsitatea.
- Eraikin berritu eta efizienteak ikuspuntu energetikotik aztertuta.
- Elikagai osasuntsu eta eskuragarriak.
- Garraio publiko gehiago.
- Energia garbiagoa eta abangoardiako berrikuntza teknologiko garbia.
- Konpondu, birziklatu eta berrerabili daitezkeen produktu iraunkorragoak.
- Etorkizuneko aukerak dituzten enpleguak eta prestakuntza trantsiziorako gaitasunetan.
- Industria lehiakor eta erresiliente bat mundu osoan.
Iturria: Europako Batzordea.