L'ÉTAPE BILBAO BY TOUR DE FRANCEk HIRU DISTANTZIA EZBERDIN ESKAINIKO DITU
- Izena emateko epea urtarrilaren 19an irekiko da probaren webgunean. Egun horretara arte, zikloturistek lehentasunezko erreserba egin ahal izango dute Grand Départ Pays Basqueren webgunean
- Ekainaren 11n egingo den probak edizio bakarra izango du Grand Départ Pays Basqueren ospakizun handia dela eta
- Bizikleta martxak hiru ibilbide izango ditu: lehenengoak 196 km (185 Km 11 km neutralizatuta) 3.518 metroko desnibelarekin; bigarrenak 157 km, 2.869 metroko desnibelarekin; hirugarrenak 124 km eta 2.869 metroko desnibel positiboarekin
- Lehenengo eta bigarren ibilbideetarako prezioa 75 eurokoa izango da; hirugarrenerako, berriz, 72 eurokoa. Izena urtarrilaren 31 eta maiatzaren 11 baino lehen ematen bada, tarifa murriztuen aukera egongo da
Bizkaiak “L’ÉTAPE BILBAO BY TOUR DE FRANCE” martxa zikloturista errepikaezina hartuko du ekainaren 11n, edizio bakarreko proba, Grand Départ Pays Basquek suposatzen duen ospakizun handia dela eta. Martxak helburu bikoitza du: ekitaldi honetan zaletuak erakartzea eta ekitaldi honen berri ematea, eta Frantziako lasterketaren irteera herritarren artean zabaltzea. Euskadin txirrindularitzarekiko sentitzen den grina handia zikloturisten gogo bizian islatuko da, munduko tropeleko idoloek igaroko dituzten errepide berberetatik ibiliko baitira aurten 120. urteurrenena beteko duen ‘Grande Boucle’aren inaugurazio egunean.
“L’ÉTAPE BILBAO BY TOUR DE FRANCE” gertaera historiko honen protagonista izateko aukera bakarra izango da, hain berezia izango den martxa batean, hiru ibilbide eta ibilbide bakoitzerako prezio ezberdinak izango dituen edizio esklusibo batean.
Lehenengoa luzeena da eta 2023ko Frantziako Tourreko lehen etapako ibilbide berdin-berdina izango du. 185 km eta neutralizatutako tarteko beste 11 kilometro ditu. Beraz, guztira 196 km egingo dituzte, uztailaren 1ean, besteak beste, Mikel Landak, Ion Izagirrek, Pello Bilbaok, Jonas Vingegaardek, Tadej Pogaçarrek, Wout Van Aertek eta Julian Alaphillipek egingo dituzten bezain beste. Ibilbidea Stravako lotura honetan ikus daiteke. Ibilbide honetan izena ematea 75 eurokoa izango da, 65 euroko prezio murriztuarekin urtarrilaren 31 baino lehen egiten bada, eta 70 eurokoa maiatzaren 11 baino lehen bada.

Bigarren ibilbideak 157 km izango ditu guztira, aurrekoan baino 39 km gutxiago eta 2.869 metroko desnibel positiboarekin. Bigarren zirkuitu hau ia osorik ‘Tour’ errepidetik igaroko da. Hau da bere ibilbidea Stravan. Bigarren ibilbide honek lehenengoaren tarifa berberak ditu; izena ematea 75 eurokoa da eta prezio murriztuetan 65 eta 70 eurokoa izena urtarrilaren 31 edo maiatzaren 11 baino lehen ematen bada, hurrenez hurren.

Hirugarren ibilbidea hiruretatik laburrena da. Guztira 124 km dira, horietatik 116 ‘Tour’ errepidetik igarotzen dira eta irteerak zein helmugak 2023ko Frantziako Tourraren lehen etapako ibilbide bera errespetatzen dute. Ibilbidea Stravako esteka honetan ikus daiteke. Ibilbide honetan izena ematea ere beste bi ibilbideak baino merkeagoa da, 72 eurokoa, eta urtarrilaren 31 baino lehen egiten bada, 62 euroko prezioa izango du, eta 67 eurokoa maiatzaren 11 baino lehen egiten bada.

Hiru ibilbideetan, 6 euroko aparteko zenbatekoa ordaindu beharko da istripu-aseguru gisa, federatuta ez egotekotan. Ez da faltako honetarako propio diseinatutako maillota, ibilbide desberdinetan izena eman duten guztiek jantzi ahal izango dutena.
Azken finean, aukera, prezio eta izena emateko data alternatiboak gaitu nahi izan dira, parte-hartzaile sorta ahalik eta zabalena izan dadin eta mundu guztiak 2023ko Frantziako Tourreko protagonista izateko ametsa bizi dezan. Horrela, zaleek euren oroitzapenak sortu ahal izango dituzte eta emozio handiz bizi euskal txirrindularitzarentzat eta Euskadirentzat data historiko hau.
Grand Départ Pays Basqueren webgune ofizialean (www.letour.euskadi.eus) lehentasunezko erreserba egin daiteke urtarrilaren 19an izena emateko epea irekitzen den arte. Martxaren webgune espezifikoa abian jarri arte, ekitaldiaren informazioa eguneratzen joango da Grand Départ Pays Basque 2023ren sare sozialetan“L’ÉTAPE BILBAO BY TOUR DE FRANCE”k abenduaren 20an lehentasunezko izen-ematea ireki zenetik animatu diren 2.400 zikloturista baino gehiago ditu dagoeneko.
Lankidetza Donostia-Baiona-Donostiarekin eta Gasteizko Zikloturista Probarekin
Grand Départ Pays Basquek, Tourreko lehen etaparen erreplika bat antolatzeaz gain, L'ÉTAPE BILBAO BY TOUR DE FRANCErekin lankidetzan arituko da 2023an, lurralde historiko bakoitzean erreferente diren bi zikloturista ibilaldirekin, hala nola Donostia-Baiona-Donostia (maiatzak 13) eta “Prueba Cicloturista Vitoria” rekin (ekainak 24), herritarrak oro har zein txirrindulari zaleak ospakizun erraldoi honetan partaide senti daitezen.
Donostia-Baiona-Donostia, Bera Bera Klubak antolatua, Aviron Bayonnais Klubaren laguntzarekin, 21. Edizioa beteko duen martxa ez lehiakorra da. Bi ibilbide ditu, 123 kilometrokoa bata, Saint Ignaceko igoera duelarik 83 kilometroko ibilbide laburrarekiko alderik esanguratsuena. Bi ibilbideek Jaizkibelerako igoera hartzen dute, profesionalek uztailaren 2an egingo duten alderdi beretik. Igoera hori ez da oso ohikoa profesionalismoan, baina klasiko bat da martxa honetan.
Gasteizko Txirrindulari Elkarteak antolatutako “Prueba Cicloturista Vitoria” dagokionez, 2023 honetan 41. edizioa beteko ditu, eta berritasun gisa, bi ibilbide aurkeztuko ditu: bata distantzia handikoa (180km), Arabako lurralde historikoaren zati handi bat mendi, portu eta paisaia harrigarrien artean zeharkatuko duena; eta laburragoa bestea (100km), edizio historiko eta errepikaezin honetan inor parte hartu gabe gera ez dadin. Bai Donostia-Baiona-Donostiak bai “Prueba Cicloturista Vitoria”k ohikoak dituzten datak errespetatuko dituzte. Lehenengoa maiatzaren 13an izango da, eta bigarrena ekainaren 24an, Frantziako Tourra hasi eta astebetera. Bi probek horretarako bereziki diseinatutako maillota emango dute.
