L'ÉTAPE BILBAO BY TOUR DE FRANCE MARTXAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DA

  • Ekainaren 11n egingo den probak edizio bakarra izango du Grand Départ Pays Basqueren ospakizun handia dela eta.
  • Izen-ematea orrialde ofizialean egin daiteke, ekitaldiaren ezaugarriei buruzko informazio gehiago eskuratzeaz gain: https://bilbao.letapebytourdefrance.com/
  • Hiru ibilbideen artean aukeratu daiteke; L'ÉTAPE OFFICIAL 2023ko Frantziako Tourreko lehen etapako ibilbide berdin-berdina izango du, 185 km eta 3.500 metroko desnibelarekin; L'ÉTAPE MEDIUM, 157 km eta 2.850 metroko desnibela; eta L'ÉTAPE LITE, 125 km eta 2.300 metroko desnibel positiboarekin.

Bizkaiak “L’ÉTAPE BILBAO BY TOUR DE FRANCE” martxa zikloturista errepikaezina hartuko du ekainaren 11n, edizio bakarreko proba, Grand Départ Pays Basquek suposatzen duen ospakizun handia dela eta. Martxak helburu bikoitza du: ekitaldi honetan zaletuak erakartzea eta ekitaldi honen berri ematea, eta Frantziako lasterketaren irteera herritarren artean zabaltzea.

L'ÉTAPE BILBAO OFFICIAL ibilbideak 2023ko Frantziako Tourreko lehen etapako ibilbide berdin-berdina izango du. 185 km eta neutralizatutako tarteko beste 11 kilometro ditu. Beraz, guztira 196 km egingo dituzte, uztailaren 1ean, besteak beste, Mikel Landak, Ion Izagirrek, Pello Bilbaok, Jonas Vingegaardek, Tadej Pogaçarrek, Wout Van Aertek eta Julian Alaphillipek egingo dituzten bezain beste.

L'ÉTAPE BILBAO MEDIUM ibilbideak 157 km izango ditu guztira, 2.850 metroko desnibel positiboarekin. Bigarren zirkuitu hau ia osorik ‘Tour’ errepidetik igaroko da. Eta azkenik, L'ÉTAPE BILBAO LITEibilbidea hiruretatik laburrena da. Guztira 125 km dira eta horietatik 116 ‘Tour’ errepidetik igarotzen dira. Hiru martxen irteerak zein helmugak 2023ko ‘Grande Boucle’ren lehen etapako ibilbide bera errespetatzen dute.

Ekitaldi berezi honetan izena emateko epea zabalik dago ekitaldiaren web ofizialan. Prezioak aldatu egiten dira martxaren distantziaren eta izena emateko dataren arabera.Official’aren eta ‘Medium’aren prezioa 75 €-koa da. Dena den, izen ematea urtarrilaren 31 baino lehen egiten bada 65  €-koa izango da, eta maiatzaren 11 baino lehenago egiten bada, 70 €-koa. ‘Lite’ren kasuan, kostua 72 €-koa izango da, baina aurrekoak bezala, merkeagoa izango da urtarrilaren 31ra arte (62 €) eta maiatzaren 11ra arte (67 €).

Hiru ibilbideetan, 6 euroko aparteko zenbatekoa ordaindu beharko da istripu-aseguru gisa, federatuta ez egotekotan. Ez da faltako honetarako propio diseinatutako Santini maillota, ibilbide desberdinetan izena eman duten guztiek jantzi ahal izango dutena. Gainera, parte-hartzaileek hornidura eta bestelako zerbitzuak izango dituzte.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, honako sare sozial hauek aktibatu dira:

Facebook

Instagram 

Twitter