GRAND DÉPART PAYS BASQUE IKASTETXEETARA IRITSI DA "LA DICTÉE DU TOUR" EKITALDIAREKIN

  • Hezkuntzako sailburuak Christian Prudhomme hartu du Mungiako Legarda ikastetxe publikoan, Tourra eta txirrindularitza ikasgeletara eraman nahi dituen jarduera bat gauzatzeko.

Frantziako Tourreko ekitaldi tradizional eta ezezagunetako bat  ‘La Dictée du Tour’ da, ikastetxeetan egiten den ekitaldi bat, Frantziako Tourrarekin eta haren ondarearekin lotutako testu baten diktaketa bat egiten datzana, adingabeen artean Frantziako lasterketaren ospea helarazteko eta sustatzeko eta, gainera, ingurumenarekiko errespetua sustatzeko.

Honela, Grand Départ Pays Basque 2023ren esparruan, Mungiako Legarda eskola publikoak Chistian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendari orokorraren, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuaren eta Eneritz Iturriaga Emakumezkoen Frantziako Tourrean (frantsesez eta ofizialki: Grande Boucle Féminine Internationale) 10 partaidetza dituen txirrindulari profesional ohiaren bisita hartu du. Hirurak ikastetxeko bisitaren anfitrioiak izan dira, eta ikasleek goiz hezitzaile eta ludiko dibertigarria izan dute. Batzuk diktaketa egiten zuten bitartean, beste batzuk txirrindularitzarekin lotutako jarduera desberdinak egin dituzte ikastetxeko patioan. Tourreko lasterketa zuzendariaren SKODA auto gorri deigarria ere mirestu ahal izan dute, uztailaren 1, 2 eta 3an gure errepideetan zehar zirkulatzen ikusiko duten ibilgailua.