Agur brilli brilli

Argitalpen-data: 

Purpurina makillajean, poltsetan, zapatetan, mozorroetan edo gabonetako dekorazioan. Baita jostailuetan ere.

Purpurina makillajean, poltsetan, zapatetan, mozorroetan edo gabonetako dekorazioan. Baita jostailuetan ere. Purpurina, mikroplastikoz osatutako materiala, jantzi eta produktu askotan egoten da, eta  Europako Batzordeak mikroplastikoek eragiten duten kutsadura murriztu nahi duenez, purpurina, ondorioz, debekatu egingo du.   

Irailaren 25ean komunikabideei  igorritako prentsa-oharraren arabera, debekatuta egongo da mikroplastikoak saltzea, baita mikroplastikoak nahita gehitu zaizkien eta erabili bitartean mikroplastiko horiek askatzen dituzten produktuak ere. Murrizketa hori "bost milimetrotik beherako polimero sintetikoen partikula guztiei" aplikatzen zaie, baldin eta organikoak, disolbaezinak eta degradazioarekiko erresistenteak badira. Eta horrek, besteak beste, kosmetikoei (mikroplastikoak erabilera askotarako erabiltzen dira, hala nola esfoliaziorako), detergenteei, leungarriei, purpurinari, jostailuei, sendagaiei eta osasun-produktuei eragiten die.

Salbuespenak daude: industria-kokalekuetan erabiltzen diren produktuak edo erabili bitartean mikroplastikoak askatzen ez dituztenak. Baina fabrikatzaileek erabilera justifikatu beharko dute.

Faseka

Purpurinaren debekua lehen neurrietako bat izango da, eta urriaren amaieran aplikatzen hasiko da. Beste kasu batzuetan, Europako Batzordearen arabera, "salmentaren debekua epe luzeago baten ondoren aplikatuko da, eragindako alderdiei denbora eman ahal izateko alternatibak gara eta aplika ditzaten".

Europako Batzordea mikroplastikoek eragindako kutsaduraren aurkako borrokarekin konprometituta dago, eta 2030erako % 30 murrizteko helburua ezarri zuen.