ADAM YATES TXIRRINDULARI INGELESAK IRABAZI DU BILBAO - BILBAO ETAPA ETA 2023ko FRANTZIAKO TOURREKO LEHEN LIDER JARRI DA
- Euskal zaleak kaleetara atera dira Frantziako Tourra Euskaditik igarotzen dela ospatzeko.
Bizkaiak txirrindularitzaren alde dena eman du lasterketako lehen etapan. Oso jardunaldi zirraragarria izan da ekitaldi handi hau gertutik bizi ahal izan duten txirrindularitzako zale eta orohar ikusle guztientzat.

Azkenik, UAE-Team Emirates taldeko Adam Yatesek irabazi du Frantziako Tourreko inaugurazio jardunaldiko Bilbao – Bilbao etapa, Bizkaiko errepideetatik 182 kilometroko ibilbide ikusgarria izan duena. Irabazleak Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen eskutik jaso du irabazle gisa bereizten duen garaikurra, eta Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatu Elixabete Etxanobek, berriz, lasterketako lider gisa identifikatzen duen maillot horia eman dio.

Halaber, maillot berdea eta lehiakortasunaren saria ere eskuratu ditu. Azken hauek Amaia Arregi Bilboko Udaleko Herritarren Segurtasuneko zinegotziak eta Cristina Múgica Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuneko eta Turismoko zuzendari nagusiak eman dituzte, hurrenez hurren.


EF Education – EasyPost taldeko Neilson Powlessek eskalatzaile onenaren maillota jaso du, Ainara Basurko Sustapen Ekonomikoko foru diputatuaren eskutik.

Eta UAE – Team Emirates taldeko Tadej Poga?ar, Nora Abete Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak emandako maillot zuria jantzi du.
