Etenpuntuak hiru dira; ez bi, ez lau!
egilea: Izaskun Zuntzunegi Legarreta,
Etenpuntuak ondoz ondoko hiru puntuz osatutako puntuazio-zeinua dira. Puntuen artean ez da tarterik utzi behar, ezta etenpuntuen eta horien aurretik doan hitzaren artean, baina espazio bat utziko dugu ondoren datorren hitzetik bereizteko. Beste puntuazio-zeinu batez jarraituta badaude, ez dugu espaziorik utzi behar:
Egunak aurrera doaz... poliki-poliki.
Lantze funtzionala: aukeran hartutako aldaera goi gobernuari atxikiriko zeregin guztietan eta idatzi mota guztietan erabili ahal izatea (hezkuntza, administrazioa, hedabideak…).
Puntuek enuntziatua ixten badute, hurrengo hitza hasierako letra larriz idatzi behar da:
Jarraian, ikasleen ordezkaria… Antza denez, ez da etorri.
Ostera, enuntziatua ixten ez badute eta esakuneak jarraitzen badu, hurrengo hitza minuskulaz hasiko da:
Emakumea nolakoa den, familia harremanak, ingurua... faktore asko hartu behar dira kontuan. (Administrazio Euskaraz aldizkaria, 111. zk.)
Nola erabiltzen dira etenpuntuak? (PDF, 1 MB)
Informazio iturria:
-
Garzia Garmendia, Juan (2014). Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak (PDF, 1 MB) Eusko Jaurlaritza
