Apirilean, Solasaldiak gehigarrian, Benito Lertxundiri elkarrizketa

«Orain kasik beneratua sentitzen naiz»

#

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

"1965ean, La Voz de España egunkariak Donostian antolatu kantu txapelketan izena eman, eta han agertu zen Benito Lertxundi Arte Ederrak antzokiko eszenatokian, gitarra eskuan. Idatzirik dagoenez, 400-500 partaide ere izan ziren. Bigarren egin zuen Benitok.

Egunkariak Benitoren berri eman zuelarik, bestela ikusi zuten herrian: kantari zen, etxean, artean komediante, nola kantatzen baitzion Xenpelarrek Iparragirreri. Halaxe Benito ere.

Prentsan ikusirik, Arte Ederrak antzokian arrakasta handiz plazaratutako Orioko kantari Benito Lertxundirekin kontaktatu nahi izan zuen beste kantari batek. Euskaraz kantatzen hasten ari zen hura ere. Kataluniatik etorri berria zen: Mikel Laboa. Harreman artistikoaren eta lagunartekoaren bide luzearen hastapenetan ziren.

Handik laster, bilera.

«Niretzako surrealista izan zen bilera hura, ez nuela ezer ulertu inpresioarekin atera nintzen, ez nekiela zertan ari ginen. Baina zerbait bazen nigan, sena edo, tiratzen ninduena, horretan jarraitzeko esaten zidana. Bilera batzuk egin genituen, eta hortik sortu zen Ez Dok Amairu taldea. Niretzat berriro jaiotzea izan zen; bataioa. Ordurako, kantatzen nuen, baina orduantxe hartu nuen kontzientzia. Beste nortasun bat, beste kantari bat sortu zen nigan. Eta garai hartan oso hedatuta zegoen protesta kantuan hasi ginen»".


 

[Elkarrizketa osorik apirilean, Administrazioa Euskaraz aldizkariarekin batera argitaratuko den Solasaldiak gehigarrian.]