Apirilean, Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 112. zenbakian...
egilea: Administrazio Hizkera Atala,
Pilar Kaltzada González kazetariak “Garena eta esaten duguna: euskara hizkuntza sexista da?” artikuluan azalduko digu zertan ikusten den euskararen erabilera sexista.
Zertan ikusten da euskararen erabilera sexista?
Euskara ez da genero hizkuntza. Oro har —ez beti—, substantiboak ez dira sailkatzen femenino/maskulino banaketaren arabera, eta, ondorioz, beste hainbat hizkuntzatan ez bezala, maskulinoak ez du hartzen adiera orokorrik. Erdaretan dagoen maskulino generikoa euskaran ez egoteak nabarmen errazten du hiztunon adierazpena eta hainbat buruhauste aldentzen ditu, baina euskaraz ere badaude hainbat aspektu “generoz” tindatuta daudenak.
Hitanoa
Noka edo toka ari denean, hiztunak solaskidearen generoa kontuan hartuta, aditz marka bat edo beste hartzen du. Hartzailea plurala denean edo ezezagun zaigunean, orain gutxira arte maskulinoa erabili izan da. Hitanoaren erabilera asko murriztu da azken boladan, zenbait tokitan eta gazte-hizkerarekin lotuta (bereziki gizon gazteen artean) berpizten ari bada ere. Tradizioan eta ahozko kultura tradizionalean, baina, nabarmenak dira erabilera sexistaren arrastoak. Gizona eredu gisa zerabilen “Kanta zak euskalduna, kanta zak hire herria” abestia eman zigunak, edota “Euskal Herria diagu zain” ezagun egin zuenak. Atsotitzetan ere topatu daiteke: “Emaileari emaiok, egileari egiok”.
Adibideek erakusten dute euskaraz ere maskulinoa erabili izan dela esangura orokorra adierazteko, euskarak beste bide batzuk eskaintzen dituen arren.
‘Gizona’ hitzaren erabilera
Euskaltzaindiaren hiztegiak adierazten duen moduan, gizon hitzaren esanahietako bat gizaki hitzaren sinonimoa da. Beraz, gurean ere gizon hitzak bi erabilera izan ditzake: espezifikoa eta orokorra. [Artikulua osorik Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 112. zenbakian].
Hori eta beste hainbat gai apirileko Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 112. zenbakian.