Slow education

Irudia - Slow education

egilea: Arkaitz Larrinaga, 

Askotan, sarri, berba egin edota idatzi da gure hezkuntza sistemaren eraldaketa beharraren inguruan. Gure hezkuntza sistema honek, mugikortasun mugatzailean daukan lotura, sakona eta handia da, azkeneko hamarkadetan jarduera fisiko eta sedentarismo tasak begiratu besterik ez dagoz, gure umeen egoera larria dala ohartarazteko.

Badago gure hezkuntza proiektu egoeraren deskribapen labur eta zuzen bat egiten dauan esaldi bat: “Edificios del siglo XIX, profesorado del siglo XX y alumnado del siglo XXI”. Zer egin beharko geunke gure umeen ikaskuntza formatoa eraldatzeko? Nork ezarri beharko leuke gure umeen ikaskuntzaren oinarriak? Zeren beldur gara? Zer nolako joerak antzeman daikeguz gaur egun gure testuinguruan, hots, Euskadin alegia? Galdera hauei erantzuten murgilduko naz era zuzen eta apal batean.

Zer egin beharko geunke gure umeen ikaskuntza formatoa eraldatzeko?

Umeen beharrizanari jarraituz, mugimenduaren bitartez, erreflexu primitiboen inhibizioa eta trebetasunen habilezia handituz, ume bakoitzaren gorputz kontrola bideratzea ERRESPETUaren metodología landuz, erabakiak hartzera baliotuz eta honek dakarzan onura fisiko eta psikologikoak biziz, ESPERIENTZIA MOTORRA indartu. Horretarako JOLASA dogu; espazio ziurgabean, besteekin harremanetan eta kontratu ludikoaren bitartez arautuko dana, euren artean, momentuan, inork kanpotik zer egin behar daben inposatu edo ezarri barik eta tresna edo material barik, denbora mugagabe batean gertatuko dana. JOLAS eremu askea, librea, ziurgabea…etxekotu egiten dogu gure eskola sisteman, legeztatu, honek onura ekarriko daualaren ustearekin,baina….ez gara ari euren beharrizanak kontutan hartutako erabakiak hartzen, baizik eta gure beldurrak lasaituko daben erabakiak hartzen baizik.

Nortzuk markatu beharko leukie gure umeen ikaskuntzaren oinarriak?

GUK GEUK, GURASOOK.

Gure ustezko beharrizanak asetzeko bidean INSTITUZIONALIZATU egin dogu hezkuntza eta egokitzat hartzen dogu gobernuek hezkuntzaren “jabetza” izatea umeak 6 eta 16 urte dabezan bitartean. Badagoz gero eta familia gehiago era konsziente eta ausart batean lege honetatik kanpo bidaiatzea erabakitzen dabenak. Instituzionalizatuta dagozan heinean aurrekoan aipatutako esaldiari erreparatzen badeutsagu…hezkuntza sistemak, umeen beharrizanetatik kanpo bidea egiten jarraituko du. Beste alde batera begiratu edo itsu bizi geinke baina eraikuntzen berriztapena edota irakaslegoaren eraldaketa datorrenerako…zenbat belaunaldik pairatu beharko dabe hezkuntza aginte zuzen eta mugikortasun mugatu honen eredua? eta zenbat diru suposatuko du honek? Ez litzateke errazago eredu berriei traba burokratikoak murriztea eta jaio daitezan laguntzea?

Zeren beldur gara?

Daukaguna galtzeko, bai irakaslea, ikastetxea, politikaria…BELDURRA: aginte eredu zuzenaren ibilbidearen zergaitia. Ez da aldaketarik gauzatuko HEZKUNTZA IRAULTZA barik. Baina, nondik etorriko da IRAULTZA hau? Instituzionalizatutako eredutik edo libre eta aske diran hezkuntza eredutik? Agian, Home School eredutik?

Gai honen inguruan asko dira plantak egiten dihardutenak…baina eraldaketan benetan sinisten dabe? ERRESPETUAaren metodologia sustatzen dabe? Ikastetxeko eguneroko ekintzetan obedientziaren jarduerak bideratzen dabez?

Zer nolako joerak antzeman daikeguz gaur egun gure testuinguruan, hots, Euskadin alegia?

HAZIZ HAZI elkartean batzen diran proiektu ekimen ugari aurkitu daikeguz, baita elkarte honetatik kanpo dagozanak ere (Laboragune, Osotu, Home School familiak...)

AMANKOMUNEAN: MUGIMEDUAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA

Instituzionalizatutako ekintza, kanpo araututako ekintza bilakatzen dan heinean, jolasa joko bihurtzera emoten dauan pausua emotea bezala ikusten dot, hau da: espazio ziurra (etxekotua), materiala (gailuak), psikomotorra eta denbora zehaztuan bada….jolasaren esentzia galdu eta joko bilakatzen dogu, plazerra irabaztean egonik, partekatzeko plazerra albo batera utziz (jolasa). Beraz, hezkuntza ereduan, espazio ziurra bada, elkarrekintza mugatua (areagotua musukoekin), materiala badogu (gailuak) eta denbora mugatua eta kanpotik ezarria bada (irakaslea, kurrikuluma, gobernua…) ez al da ERRESPETUAren hezkuntza eredua galdu? Zelan areagotuko dogu mugimendua eredu honetan? Aginte eran mugitu araziko doguz, sariak eta zigorrak ezarriz?

Partekatzearen plazerra, kooperazioa, errespetua eta erabakiak hartzera bideratutako bizi transferentzia eduki nahi badogu MUGIMENDUAn oinarritutako JOLASAren beharra nahitaezkoa bada, zer nolako pertsonak garatzea nahi dogu gizartean? Pertsona libre, askeak, erabakiak hartzen dauazan horietakoak edo…obedientzian, era sumisoan kanpokoen aginteak hartutako erabakiak jarraitzen dabenak?

Hona hemen hartu beharreko FAMILIA ERABAKIA, jakinik erabakirik ez hartzea, erabakia hartu izana dala.

GORA PROIEKTU BERRIAK ETA EKINTZAILEAK!

GORA JOLAS MUGIMENDUA!