Testu bat hutsetik sortu

egilea: Begoña Ayerdi, 

Administrazioan, gutxitan idatzi behar izaten ditugu testuak hutsetik hasita. Zeregin zaila da askorentzat. Nondik hasi idazten? Orri zuriak beldur handia eman dezake.

Praktika baino bide argiagorik ez dagoenez, pentsatu dugu blog honetan argitaratutako post baten idazketa-prozesua pausoz pauso deskribatzea. Nola idatzi genuen Kendu errepikapenak testuetatik izeneko posta?

Hiru fase nagusi landu genituen: 1) testua planifikatu, 2) testuaren zirriborroa idatzi eta 3) zirriborroa zuzendu.

Lehenengo fasea: Testua planifikatu

Planifikazio fasean, testuinguru komunikatiboa aztertu, eta testua osatzeko ideiak sortu genituen. Horrez gain, testua egituratzeari lotutako zenbait erabaki hartzen hasi ginen.

 
 1.Testua planifikatu (PDF, 694 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bigarren fasea: Testuaren zirriborroa idatzi

Planifikazio fasean jasotako informazioa aintzat hartuta, testuaren zirriborroa idazteari ekin genion.

Idazketa-prozesuan aurrera eta atzera ibiltzen gara beti. Posta idazteko, lau zirriborro idatzi genituen azken bertsiora heldu aurretik.

 

 2. Testuaren zirriborroa idatzi (PDF, 234 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Hirugarren fasea: Testua zuzendu

Idazketa-prozesuaren parte garrantzitsua da zuzentzea. Talde-lanean hobetu genuen testua.

Aurkezpen honetan, jatorrizko bertsioari egindako aldaketa batzuk azaltzen ditugu adibide gisa.

  
 3. Testua zuzendu (PDF, 170 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
 

Idazketa-prozesuari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, hona hemen gaiari buruzko zenbait post: