Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko alde nagusiak
egilea: Begoña Ayerdi,
Komunikazioan, elkarri eragiten dioten zenbait elementuk hartzen dute protagonismoa: igorlea, hartzailea, mezua, kodea, testuingurua, komunikatzeko baliabideak, eta abar. Haietako bat aldatuz gero, komunikazio-ekintza bera ere aldatzen da.
Transmititzeko modua komunikazio-ekintza zehazten duen elementu garrantzitsuenetako bat da. Teknologia berrien etengabeko garapena dela eta, transmisio motei buruzko sailkapen ezberdinak eskaini daitezke; post honetan, ahozko eta idatzizko komunikazioa konparatu, eta haien arteko alderik nabarmenenetan sakondu nahi izan dugu.