Lege baten atalak aipatzean, letra larria ala xehea?
egilea: Administrazio Hizkera Atala,
Ohikoa da administrazioko testuetan legeak aipatzea. Badakigu (edo jakin beharko genuke) legeak letra larriz hasita idazten direla. Baina zer gertatzen da legeen atalak aipatu behar ditugunean?
Artikulu, atalburu, xedapen, idazpuru, titulu edo antzeko atalak idatzi behar ditugunean zalantzak etortzen dira; ez dugu argi izaten larriz edo xehez hasita idatzi behar ditugun. Auzi horri buruzkoa da Dudanet zerbitzuan erantzundako kontsulta hau.

Galdera
Titulo I del Capítulo II de la Sección 2.ª del artículo 30 del apartado d). ZElan idatzi behar dira “titulo", "capítulo" , "sección", "artículo" eta "apartado"? xehez edo larriz?
Erantzuna
Real Academia Españolak argitaratutako Ortografía de la lengua española lanean honako hau zehazten du “Leyes y documentos oficiales e históricos” atalean:
“Cuando se alude específicamente a algún artículo, apartado o inciso, estas palabras (o sus abreviaturas art., apdo., inc.) deben escribirse con inicial minúscula: Así se reconoce en el apartado 4 del artículo 15 de esta ley”.
Beraz, aipatutako adibideko hitzak xehez idatzi beharrekoak dira:
Título I del capítulo II de la sección 2.ª del artículo 30 del apartado d)
Euskararako ere irizpide bera zehazten du Letra larriak erabiltzeko irizpideak lanak:
“Lege eta gainerako arau eta agiri ofizialen osagai formal handi-txikiak (kapitulua, atala, artikulua, eranskina, zatia, titulua, atalburua, xedapena, idazpurua...) letra xehez idazten dira (…)
- Legearen II. atalburuan, 27. artikuluko b atalean eta III. eranskinean
- 2. xedapen gehigarrian zehaztu denez”.
Informazio gehiago:
REAL ACADEMIA ESPAÑOLA. Ortografía de la lengua española. Madrid: Espasa, 2010. 491. or.
MUJIKA, Alfontso. Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2008. 65. or:
Mota horretako zalantzaren bat sortu zaizu esku artean duzun testuan? Bidali egiguzu Dudanet zerbitzura, 24 orduko epean erantzungo dizugu.
