Letra lodia eta larria administrazioko idazkietan

Egoki eta neurriz erabili

egilea: Irene Fernandez Maiztegi, 

Administrazio-hizkerak kalitatezko komunikazioa bermatu behar du, eta, horretarako, dokumentu zuzenak, zehatzak eta argiak idatzi behar ditugu. Administrazioko idazkiak erakargarriago eta ulergarriago egiteko erabili ditzakegun baliabide tipografikoen artean letra lodia eta larria ditugu. Egoki eta neurriz erabiliz gero, gure idazkien itxura hobetuko dugu.

Letra larria

Letra larriak gehiegi erabiltzeko ohitura oso zabalduta dago, eta, askotan, behar ez denean ere erabiltzen dugu letra mota hau.

Komeni da letra larria ez erabiltzea tituluen eta bestelako elementuen enfasirako. Horretarako, badira beste aukera batzuk: letra tamaina, letra lodia, kolorea… Izan ere, letra larria neurriz kanpo erabiliz gero, irakurlea nekatu egiten da eta irakurketa-abiada geldotzen da.

Zer proposatzen dugu?

  • Idatzi letra lodiz bakarrik idazkiaren titulua.
  • Eremuren bat nabarmendu nahi izanez gero, erabili beste baliabide batzuk: letra tamaina, letra lodia edo koloreak, adibidez.

letra larria - jatorrizko adibidea

 

proposamena1

Letra lodia

Letra lodia erabilgarria da elementu zehatzak nabarmentzeko edo begiratu batean testuaren mezu nagusiaz jabetzeko. Baina neurriz erabiltzea gomendatzen da, letra lodiz osatutako testuak irakurtzea oso nekagarria baita.

Zer proposatzen dugu?

Erabili letra lodia hurrengoetan soilik:

  • atalen tituluetan
  • mezuaren funtsa nabarmentzen duten hitz eta esaldi zehatzetan

jatorrizkoa2

proposamena2

Eskabideen idazketaz gehiago jakin nahi izanez gero, kontsultatu Administrazio idazkiak. Eskabidea argitalpena (PDF, 2,47MB).