Mezu ahalduntzaileak, feminismoa, aniztasuna eta mikromatxismoak izan dira 2016ko Beldur Barik lehiaketako irabazleek jorratu dituzten gaiak
Mezu ahalduntzaileak, feminismoa, aniztasuna eta mikromatxismoak izan dira 2016ko Beldur Barik lehiaketako irabazleek jorratu dituzten gaiak
egilea: Emakunde,
Ondarroatik bidalitako "Mi meta" lana izan da lehen kategoriako (12 eta 17 urte) lan irabazlea, eta "Batu+Gaitezen", Eibartik bidalita, bigarren kategoriakoa (18 eta 26 urte).
"Mi meta" lanaren egileak Maren Urresti, Itziar Lizarzaburu, Saioa Graña, Nahia Gonzalez, Ander Egiguren, Haritz Zelaia, Alain Soto eta Ametz Garaizabal dira eta 500 euro eramango dituzte. Epaimahaiaren iritziz, egileek mezu ahalduntzailea bidaltzea lortu dute, egoera sexista ugari identifikatuz eta matxismoa golpeak baino gehiago direla esaten digun lana da. Aldi berean, berdintasuna lortzeko feminismoaren beharraz ere hitz egiten digu.
"Batu+gaitezen" lanaren egileak, Jone Amuategi, Beatriz, Edurne, Iratxe, Jone Bengoa, Maialen, Marta, Miren, Onintza, Nerea, Uxue eta Laura "Nalua" Eibarko neska gazte feministen taldea osatzen dute. Nalua taldeak, beraz, 500 euroko saria eraman du. Epaimahaiak gazteen mobiliziarioaren garrantzia azpimarratu nahi izan du talde ahalduntzea, sororitatea, aniztasuna eta feminismoa.
Lehen kategoriako aipamen berezia Zumarragako Ainara Monterrubio, Amaia Rodriguez, Lierni Iraeta, Marina Romón, Mikele Mediavilla Uxue Larramendi eta Irati Uribesalgo egileen bideoarentzat izan da: "MariQuee(r)ns". Epaimahaiak erabaki du lanari sari hau ematea bideoak patriarkatuak ezarritako edertasun kanonei ez entzutea eskatzen digulako, autoestimaren garrantzia azpimarratzen duelako eta feminismoa sustatzearen garrantzia azpimarratzen duelako. Lan honek 300 euroko saria jaso du.

Epaimahaiak bigarren kategoriako aipamen berezia "No con.TROLES" Bilboko lana izatea erabaki du. Lan honen egileak hurrrengoak dira: Soraya Lopes, Miguel García, Stefany Borja, Fiorela Flores, Adhara García, Edorta Franco, Amanda Levon, Ane San Vicente, Thaina Silva, Cyntia Rocha, Nicol Solarte, Denia Zamora, Ionela Iancu, Liseth Campaña, Olatz Valdés, Esther Borja eta Mohamed Khouyaoni. Lan honek 300 euroko saria eramango du. Epaimahaiak sari hau ematea erabaki du indarkeria sexistari aurre egiteko zentru osoaren inplikazioa baloratzen duelako; baita kontrolaren zein maitasun erromatikoaren kritika egin eta aniztasuna goraipatzen duelako duelako ere. Guzti hau modu dibertigarri eta umoretsu batean.

Herria Sariari dagokionez, "Dale Candela!" lanak jaso ditu botu gehien www.beldurbarik.org webgunean egindako bozkaketan: 857. Bideoaren egileak honako hauek izan dira: Olatz Robles, Malen Ortiz, Katalin Ortiz, Jone Sarrionandia-Ibarra, Maite Sarasola, Maialen Izkara, Amaia Rui-Wamba, Maitane Garcinuño, Nerea Madariaga, Mikel Díaz de Olarte, Aitor Bolaños, Rodrigo Vargas, Peio Tamara, Andoni Aurrekoetxea, Aitor Bijueska, Asier Perez, Andrea Ramos, Mikel Moreno, Olatz Landarrogeitajaurgi, Alaitz Garzón, Ane Becerro, Maider Larrinaga, Aitana Diez, Nerea Rodriguez, Antxon Agirre, Asier Lopez, Koldo Gorostidi y Josu Gomez. Sari hau ere, 300 eurokoa da.


Ikus-entzunezko ekoizpen onenaren saria, zeinak 300 euroko saria jasoko duen, Bilbaoko Arrate Garaizaren "Nosotras no pagamos a escote" lanari eman zaio. Animazio bideo honen bidez gazteen artean ematen den mikromatximoetako bat isladatu nahi izan dute.
Sari-banaketa Beldur Barik Topaketan burutu da, Urdulizeko (Uribe-Kosta) Kultur Etxean. Arratsalde osoan zehar, gazteek zenbait ikuskizunez, eta tailerrez (genitalen ezagutza eta autoezagutza praktika artistikoaren bitartez, autodefentsa, dantza, clown desahalduntzailea, afrikar perkuzioa, ligoteo sanoa, mutilak eta sexualitatea, Beldur Barik Jarrera duten abestiak eraldaketa) zein bestelako ekintzez gozatu ahal izan dute.
Beldur Barik programa, gazteekin batera, indarkeria sexista prebenitzeko urteroko programa da. 2009an jarri zen abian Emakundek eta EUDEL-ek bultzatuta, Berdinsarea- Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarearen esparruan. Egun, Emakundek bultzatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, zein EUDEL-en babesa eta finantziazioa jasotzen ditu. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta EITBren laguntza du.
Informazio gehiago www.beldurbarik.org webgunea.